El Chivato

Julie Andrews Zinemaldiaren Donostia Saria

Askorentzat, Julie Andrewsen izena beltzez jantzitako haurtzain maitagarri bati lotua dago. Pertsonaia hura –kapelatxo polit bat buruan eta aterki hitzontzi bat eskuan– gai zen, magiari eta irudimenari esker, Ingalaterra victoriarreko bi haurri abenturarik zoragarrienak biziarazteko. Julie Andrews Mary Poppins da, zalantzarik gabe. Baina ez da ahaztu behar aktore adimentsu eta abeslari bikain honen filmografia film hartan interpretatzen zituen musikalak baino askoz harantzago heltzen dela. Ingalaterrako Surrey konderrian, 1935eko urriaren 1ean jaioa, Julie Andrews artean oso gaztea zela kontratatu zuten haren ahots xarmagarriari esker. 19 urterekin egin zuen debuta Broadwayn, The Boy Friend musikalarekin. Eta Julie txikiak berehala irabazi zituen New Yorkeko ikus-entzule kontentagaitzen bihotzak. Geroago, 1956an, My Fair Lady estreinatu zuenean, antzezle bikaina zela egiaztatu zuen. Haren ospeak gora egin zuen, handik laster, telebistan Cinderellaren bertsio eder bateko protagonista izan zenean.
Zinemari, ordea, kosta egin zitzaion Julierengan sinestea. My Fair Lady obraren zinerako aldaera prestatzen ari zirela, izan zuen protagonista izateko itxaropena, baina Hollywoodek ez zuen harengan konfiantzarik eta nahiago izan zuen Audrey Hepburn hautatzea. Julie Andrewsek, hala ere, hartu zuen bere mendeku txikia. Urte hartantxe, izan ere, 1964an, Disneyk Mary Poppinsen papera eskaini zion, eta harixe esker irabazi zuen emakumezko aktore hoberenaren Oscarra. Ordutik aurrera, antzokiaren eta zinearen artean garatu zen Andrewsen karrera, eta berebiziko arrakastak bildu zituen, hala batean nola bestean. Robert Wiseren The Sound of Music (Sonrisas y lágrimas, 1965), Hitchcocken Torn Curtain (Cortina rasgada, 1966), eta Blake Edwardsen Darling Lili (1970) filmek garbi erakutsi zuten erregistro askotako antzezlea zela. 1969an ezkondu zen Blake Edwardsekin eta zuzendari hauxe izan zen, hain zuzen, Julie Andrewsen karrerako garrantzitsuenetakoa, hainbat film ahaztezin egin baitzituzten elkarrekin: 10 (1979), S.O.B. (1981), Víctor/Victoria (1982), That´s Life (¡Así es la vida!, 1986)… Antzezle dotorea, malgua, errepikaezina, umore finekoa, Julie Andrews benetako izarra eta antzokiko zein pantallako dama bat da. Ohore handia izango da Donostiako Zinemaldiko Donostia Saria hari ematea.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba