Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak ikastola eta eskola publikoaren egunarekin
Aurten ere, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak, gure herrialdean ospatzen diren Eskola Publiko eta Ikastolen jai handiekin bat egingo dute. Euskal Herriko haurrekin antzokietan eta festetan ibili ondoren, jai handi hauetan berriro ere topatzeko aukera izango dugu. Hain zuzen ere, lehenengo aukera, maiatzaren 12 an izan zen, Xenperen ospatzen den Herri Urrats jaialdian. Bertan eta EROSKIren eskutik, arratsaldeko 13:30 eta 16:30 etan pailazo hauen ikuskizun berri bat ikusi ahal izan zen, ordu betekoa zehazki. Bertan, Gari pailazo aurpegi txuridun eta azkarrak, Montxo bihurriak eta Joselontxo inozoak beraien abentura eta parodia barregarriak eskeintzen dizkigute. Gainera Sergio mago bikainaren ikuskizun paregabea ere ikusteko aukera dago. Beraz, festan atsedenaldi eder bat hartzeko momentu ezin hobea.
Ekainaren 2an, Agurainen Eskola Publikoaren jaialdian eta ekainak 16, Zigoitiako «Araba Euskaraz» jaialdian ere ikusteko aukera izango da, saioak ordu berean izango direlarik.