El Chivato

Kolegio eta lizeoetako sorkuntza koregrafiko egonaldia Bidarraien

Bidarraien 2003ko martxoaren 31an, apirilaren 1 eta 2an Donapaleuko Etchecopar eta Kanboko Xalbador kolegioetako eta Biarritzeko Malraux eta Donibane Lohitzungo Santo Tomas lizeoetako 137 ikasleek sorkuntza koregrafikoari loturiko egonaldian parte hartuko dute EliralE konpainiaren eskutik. Egonaldiaren gaia ‘7 bekatu nagusiak’ izanen da, hizkera poetikoa eta koregrafikoa uztartuz. Ikasleek ikasturtean zehar letretako irakasleen laguntzaz idatziriko testuak izanen dira dantza garaikide eta eszenografia mintegien abiapuntua. Bidarraiko plazan apirilaren 2ean gaueko 8etan, ‘dantzari gorputzen erakusketa’ baten bitartez ikasleen lanen aurkezpena. Martxoaren 31an eta apirilaren 1ean eta 2an mintegiak goizeko 9 etatik 12.30arte burutuko dira Auñamendin, Bidarraien. Egitasmoaren kudeatzaileak Pantxika Telleria, koreografoa, Célia Thomas, dantzaria eta Serge Muñoz, eszenografoa izango dira. Irakasle arduradunak, bestelade, Véronique Darritchon eta Serge Muñoz, Etchecopar kolegiotik; Oier Hiriart, Xalbador kolegiotik; Agnès Baty eta Anne Schaller, Malraux lizeotik eta Rosette Soizeaux eta Catherine Vouvé, Santo Tomas lizeotik. Ekintza hau Biarritz Culturen babesarekin, ikastetxeek, herriko etxeek, Pyrénées-Atlantiques-eko Akademiako Inspekzioak, Euskal Kultur Erakundeak eta Akitaniako Eskualdeko Kontseiluak onarturiko eta lagundutakoa da.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba