El Chivato

Nuri Bilge Ceylan eta Christoffer Boek Fipresci Sariak jasoko dituzte

Azken urteotan ohiturazko bihurtu den bezala, datorren irailaren 18an Donostiako 51. Nazioarteko Zinemaldiari hasiera emango dion ekitaldiaren barnean, Urteko film Onenaren Fipresci Sari Nagusia eta Urteko Zuzendari Berriaren Fipresci Sari Nagusia banatuko dira. Aurten, Urteko Film Onenaren Fipresci Sari Nagusia Nuri Bilge Ceylan-en Uzak film turkiarrari eman diote, eta Christoffer Boe zinegile gazte daniarrari, berriz, Urteko Zuzendari Berriaren Fipresci Sari Nagusia, Reconstruction lanagatik. 1999an, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak eta Fiprescik (Prentsa Zinematografikoaren Nazioarteko Federazioa), bien artean Sari bat bultzatzea erabaki zuten zinerik arriskatuena, originalena eta pertsonalena sustatzeko eta suspertzeko asmoz, eta dagoeneko zinemaldien egutegiko entzutetsuenetako bat bezala finkatu da. Urteko Film Onenaren Fipresci Sari Nagusia-k profesionalen eta kritikaren artean izandako harrera onak, Urteko Zuzendari Berri Onenari zuzendutako sari berri bat sortzea ahalbidetu zuen iaz, ekitaldi berean emango den horixe.
Nazioarteko Kritikak askatasun osoz emandako sariak dira, batetik, 2002ko abuztutik 2003ko uztailera bitartean estreinatu diren film guztien artean aukeratutakoa, eta bestetik, azken urtean ezagutzera eman diren zuzendari berrien artean onena. Kasu honetan, federazioaren mundu zabaleko 160 kidek, Urteko Film Onenaren Fipresci Sari Nagusia Nuri Bilge Ceylan-en Uzak film turkiarrari eman diote, eta Christoffer Boe zinegile gazte daniarrari, berriz, Urteko Zuzendari Berriaren Fipresci Sari Nagusia, Reconstruction lanagatik. Film biak Zabaltegi – Zinemaldien Gailurra sailaren barnean programatu, eta Publikoaren Sarirako hautagai izango dira.

UZAK, Nuri Bilge Ceylan, (Turkia). Cannesko zinemaldiaren lehiaketan ikusitako film onenetako bat, azkenik Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazi zuena. Halaber, filmeko protagonistek aktore onenaren saria partitu zuten, etxe berean baina ia elkarri hitzik egin gabe bizi diren bi gizon; norbaitek, laguna izan arren, gure intimitatea inbaditzen duenean sortzen den deserosotasun hori adieraziz. Istorioa ezohiko inguru batean gertatzen da, Istanbuleko negu elurtuan. RECONSTRUCTION, Christoffer Boe, (Danimarka).
Cannesko zinemaldiaren Kritikaren Astean aurkeztua, Urrezko Kamera eta Gazteriaren Saria bereganatu zituen. Lehen begiratu batean, Reconstruction Kopenhageko metro-geltoki batean topo egiten duten bi ezezagunen arteko amodiozko istorioa da. Baina egia esan, film hau hori baino askoz ere gehiago da. Maitasunari eta zoriari buruzko gogoeta bat da, ustekabean suertatzen diren aukerez baliatu eta horien ondorioekin kontsekuente izateari buruzkoa. Bizitza erabat alda daiteke gau batean eta geure burua goitik behera aldatu behar izatea.

Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba