El Chivato

Baionako Kontserbatorioan burutuko da Garat ekimena

Aeam, Junko Tahara eta Quatuor Debussy laukoteak izango dira abenduaren 9, 10 eta 13an, hurrenez hurren, Baionako Kontserbatorioan burutuko den Garat ekimenaren barne. Proiektu honen asmoa Euskal Herriko hari laukoteen berariazko azterketa egiteaz gain, «hari laukoteentzako euskal errepertorioa ezagutzea, zalabaltzea eta aberastea» ditu helburu nagusi antolatzaileen esanetan. Bere egoitza Donostian duen goi mailako Musikene musika ikastegiak Baionako eskualdeko Kontserbatorio Nazionalarekin batera antolatutako ekimenak Eresbil Dokumentu Zentroa eta Euskal Kultur Erakundearen partaidetza izateaz gain, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusia, Akitaniako Eskualde Kontseilua, Eusko Jarularitza, Akitaniako Kultur Gaietako Eskualde Zuzendaritza, Akitania/Euskaldi Fondo Komuna, Interreg III A Europako Fondoa eta Japoniar Fundazioaren laguntza izan du.

Garat proiektuaren betebeharretako bat «izen handiko konpositore bat Euskal Herrian urtebetez hartzeko hautaketa-prozesu bat ireki, bere egonaldian inspiratutako hari laukote bat konposa dezan» antolatzaileen esanetan. Hautatutako konpositorea Laurent Martin izan da eta ihaz Donostian hasi bazuen bere egonaldia gaur egun konpositore egoiliar da Baionan.

Iragarritako ekitadiak Aeam taldearekin hasiko dira abenduaren 9an, 20.30etan. Egungo musika interpretatzen duen talderik zaharrena izateaz gain, berritzaileenetakoa ere bada eta muturreraino darama exekuzio zorrotzarekiko keza. Agerraldiko egitaraua Laurent Martin konpositorearen Sexteour-Serai lan berria, Ravelen Introduction et Allegro, Ibarrondoren Concerto pour harpe eta Torreren Trío obrak izango dira entzungai.

Abenduaren 10ean, 20.30etan, Junko Tahararen txanda izango da. Kioton konpositore egoiliar zela ezagutu zuen Laurent Martinek ahots harrigarria eta liluragarria duen Tahara. Egitarauan Japoniar kantu tradizionaleko errepertorioa esakitzeaz gain, Caroline Delume eta Wim Hoogewerf gitarra bikoteak, Ibarrondo, Luque eta Naritaren lanak eskainiko dituzte eta amaitzeko Laurent Martinen Cycle de mélodies Isshakenmei estreinatuko da.

Azken saioa abenduaren 13an izango da, 20.30etan, bertako protagonista Quatour Debussy izanik. Laukotea, bere kontzertu eta grabazioei esker, Ravel eta Ermend-Bonnal konpositoreen hari-laukoteen erreferentziako interpretatzaile bihurtu da. Saioko egitaraua Turinaren La oración del Torero, Ermend-Bonnalen Quatour 2 zbkia. eta Ravelen Quatour lanarekin osatuko da.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba