El Chivato

Polito Ibañez kantari kubatarrak bi kontzertu eskeinko ditu Euskal Herrian

Polito Ibañez kantari kubatarrak bi kontzertu eskainiko ditu Euskal Herrian zehar egingo duen bira laburrean, lehena urtarrilaren 13an Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, gaueko 22.00etan eta bigarrena 15ean, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian, gaueko 22.30etan. Potito Ibañez, gaur egun Cubako azken belaunaldietako trobadore ezagunenetakoa dugu eta Arte goi Mailako Institutoan graduatu ondoren, 1985an sartu zen «Nueva Tova» mugimentuan eta orduan ekin zion konpositore ibilbideari.

1998an Pablo Milanesen laguntzarekin grabatu zuen Recuento bere lehen diskoa. 2001ean Cubadisco saria irabazi zuen Rock sailean Para no pensar bigarren lanarekin. Bere kantuak munduko herrialde askotako konpilazioetan sartu izan dira eta filma eta telebistarako abestiak ere konposatu izan ditu. Azken lan diskografikoa Axilas, 2003. urtean kaleratu zuen eta azkeneko urteetan Cubatik kanpo sarri aritzen da (Trinidad & Tobago, Argentina, Venezuela, Frantzia, España, Holanda…). Pablo Milanés, Silvio Rodriguez eta Joaquín Sabina moduko kantariekin aritu izan da eszenatokietan.

Duela hamar bat urte bisitatu zuen Euskal Herria, hainbat emanaldi eskeiniz. Oraingoan era akustikoan arituko da Durango eta Elgetako bi kontzertutan.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba