El Chivato

Korrika Kulturalak lehen urratsak emango ditu datorren asteburuan

Urtarrilaren 22an Bilboko Euskaldunan Andolin Eguzkitzari egingo zaion omenaldiaz gainera, beste 29 kultur ekitaldi antolatu ditu korrika kulturalak. Horietako batzuk II.Korrika-AEK Beka irabazi duen Euskararen zazpi bekatu nagusiak antzezlana eta beka horretako accesita eskuratu duen Ezequiel antzezlana daude. Biak ere korrika kulturalaren barruan estreinatuko dira. Euskararen zazpi bekatu nagusiak, Aitzpea Goenagak idatzi eta POK taldeak produzitu duen lana Donostian estreinatuko da, urtarrilaren 23an. Ezequiel, berriz, Antzerkiola Imajinarioa eta Sagarroi taldeen elkarlana, Leioako audioritumean aurkeztuko da, otsailaren 3an. Korrika 14k bere garaian euskalduntzeko urratsa eman zuten milaka eta milaka euskaldun berriei, eta bide horretan hasiak diren beste horrenbesteri, egin nahi die ohore. Omenaldi hori urtarrilaren 22an, larunbata, hezurmamituko da Mila urte igarota ikuskizunean; Andolin Eguzkitzari omenaldia izango da eta korrika kulturalari hasiera emango dio Bilboko Euskalduna jauregian egingo den omenaldi-ekitaldiarekin. Edorta Jimenezek idatzi eta Karlos Panerak zuzenduta, Andolinen bizia (euskaldunberri baten bizia) kontatuko digu, bere obren bitartez bidaia eginez. Poesia, zuzeneko musika, irudiak eta aparteko hamaika gonbidatu ekitaldi paregabe eta errepika ezinean.

Antzerki estreinaldi bi

Bi antzerki lan estreinatuko ditu korrika 14k, korrika kulturalaren barruan. Lehenengoa Euskararen 7 bekatu nagusiak antzezlana izango da. II. Korrika-AEK Beka eskuratu du POK antzerki taldearen Euskararen 7 bekatu nagusiak antzezlanak. Aitzpea Goenagak idatzi eta Olatz Beobidek zuzendu du antzezlana eta estreinaldia Donostiako Antzoki Zaharrean izango da. Bigarrena, berriz, Ezequiel antzezlana —II. Korrika-AEK Bekak emandako accesitaren irabazlea— Antzerkiola Imajinarioa eta Sagarroi musika taldearekin elkarlana da eta Leioako auditoriumean izango da otsailaren 3an.

Bestelako kultur ekitaldiak
Antzerkiaz gainera, musika, bertso-tramak, hitzaldiak eta beste hainbat ekitaldi antolatu ditu Korrika kulturalak urtarrilaren 23tik martxoaren 11ra bitartean. Jakina, hau egitarau nagusia da, ze, korrika 14ak herririk herri eta eskualdez eskualde gehitu egingo ditu kultura ekitaldiak, herri batzordeek antolatuko dituztenak kontuan izanda. Esaterako, XII. Sopelako esarera zaharren txapelketa, martxoaren 5ean.

Hala ere aipatzekoa da ere Logela multimedia taldeak erakutsiko duen Klonk ikuskizuna. Logela multimediak tendentzia berriei lotutako diziplina anitzeko ikuskizuna eskainiko digu: Klonk ikuskizunarekin. Antzerkia (6 antzezle-dantzari), musika (hip-hop doinuak), dantza (break-dancerrak) eta irudiak (irudien proiekzioa eta bideo-jockeya) nahasten dituen ikuskizun paregabea da eta Ermuko Ermua zineman (martxoak 4) eta Gernikako Lizeo Antzokian (martxoak 5) ikusiko ahal izango da.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba