Festivales

‘Mundumira Festa’ izango da Arrasaten

Munduko kulturen festa, Mundumira ekimena hain zuzen, Arrasteko gune desberdinetan burutuko da ekainaren 10etik 12a bitartean, Gin Tonic Producciones eta Euskal Herria aldizkariak antolaturik. Hiru egunetan zehar burutuko den egitarauaren barne, musika, ikusentzutekoak, merkatuak, tailerrak eta animazioa eta umeentzako espreski sortutako ekitaldiak izango dira. Mundumira Festan izango diren musika ekitaldi gehienak Monterron parkean burutuko dira gauez eta lehenengo egunean Gari musika euskalduna, zeinek O-tik diskoa aurkeztuko duen, eta Senegaleko dantzak eta musika uztartze dituen Babacar & Diengoz airtuko dira. Azken hauek Senegaleko bideo-klip eta abestirik hoberena aukeratu dute, Kelematyo abestiarekin eta Babacar laguntzako musikari nagusietakoa izan da Yossou N´dour-en biratan.

Bigarren eguneko kontzertu nagusiak hasi aurretik, didgeridoo australiarra jotzen duen Inai Nikolai; akordeoi europarra erabiltzen duten dantzaldiak burutzeko Pomada talde katalana, eta txalaparta eta perkusio afro-europarra lantzen duten Ttakunparen saioak izango dira. Monterronen, gauean izango den saioa, Phil Cunningah & Aly Bain eskoziarrek eskainitako doinu zeltiarrekin hasiko da eta jarraian Marcio Faraco brasildarrak bere herriko doinuak biltzen dituen Com tradiçao diskoa aurkeztuko du. Kontzertua borobiltzeko Raúl Paz kubatarra gerturatuko da Mulata diskoa aurkezteko, non son, pop, reggae, musika elektronikoa eta erritmo asko elkartzen dituen.
Hiru egun hauetarako prestatutako egitarauan, perkusio kalejirak, kale animazioa, umeentzako guneak, Kukubiltxo taldeak mundu osoko txotxongiloen erakusketa, malabarrak, globofleixa, erakusketak eta zirkoarekin lotutako saioak, Malumbo perkusio afrikarraren saioak edo argazki erakusketak tartekatuko dira. Ekitaldi hauetaz gain, bost kontinenteetako artisauak eta gastronomiaz gozatzeko aukeraz gain, mendi igoerak eta elkartasuneko merkataritza ere iragartzen dituzte.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba