Festivales

Oreka TX-ek Sahararen Kulturaren Nazioarteko Jaialdian parte hartuko du

Oreka TX-eko txalapartariak diren, Harkaitz Martinez eta Igor Otxoa, jadanik Argelian daude, Tindouf-eko saharar errefuxiatuen kanpamenduetan. Bidaiari egurrezko eta harrizko txalapartekin ekin diote, egurra luxua den eta harria eta hondarra etengabeak diren ingurura. Bertan “hondarreko biztanleak” deritzonak bizi dira. Ibilbide honetan Garazi Hach Embarek laguntzen ditu, honako hau, Fatimeu bezala ezaguna den Gurutze Irizar eta Polisario Fronteko Nazioarteko Ordezkari izandako Mohamed Salem Hach Embarek-en alaba da.
Tindouf-en aste honetan, Dajla kanpamenduan, Saharar-en Kulturaren Nazioarteko Jaialdia ospatzen da eta bukaerako ekitaldian Oreka TX-k parte hartuko du. Hau dela eta, Tiris sortu berriko taldearekin entsaiatzen ari dira, txalaparta saharar-en erritmo eta ohizko musika tresnekin nahastuz, kontzertu bat eskaintzeko. Tiris, saharar-en erreferentzizko musiken arteko lehiaketaz gero sorturiko taldea da.
Hautapenaren ostean, kanpamenduetako inguru musikalaren berriztapena eta ohituren alderik onena adierazten duen taldea sortu da. Taldean bi abeslari nabarmentzen dira: Shueta, bere herrialdeko musika munduan ezagutzera eman duen eta “Basamortuko Aretha Franklin”-a bezala ezaguna den emakumea. Mufid da beste nabarmendua, kanpamenduetako musika eta kultura giroaren barnetik sorturiko talentu handiko gaztea. Kultura honetako berezitasuna den “tbal” perkusiozko danborraz eta saharar-en ohizko bibolin-gitarra antzerakoa den “tidinit”-az gain, gaur egungo musika tresnekin laguntzen dira jotzerakoan. Talde honek, Tomboktouen (Mali) ospatuko den “Festival au Desert” ospetsuan parte hartuko du datorren urtarrilaren erdirantz, eta ere “Sandblast”-en parte hartzera gonbidatutako talde nagusia izango da. Honako hau, arte eta kultura biltzen duen ospatzen den lehenbiziko festibala da, datorren urteko urrian Inglaterran hasiko dena eta ostean europar geografiako leku ezberdinak, Euskal Herria barne, zeharkatuko dituena berriz Tindouf-era bueltan eramateko.
Oreka TX-en bidaia, saharar-ak Tindouf-eko kanpamenduetan ezartzera behartu zituen martxa berdearen 30 urte bete berri direnean eta, Mendebaldar Saharan marokkiaren zapalkuntza gogortu denez, saharar-en gatazka gaur eguneko kontua bihurtu den momentuan, gertatzen da.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba