Txalo-k Ernesto Caballeroren ‘Erreleboa’ antzezlana estreinatuko du
Ernesto Caballero idazleak asmatu eta Iker Galarzak egokitu eta euskaratutako obra estreinatuko du Txalo Teatroa konpainiak, Erreleboa izenburuarekin. Hamalau urte badira jatorrizko izenburua ‘El relevo’ duen ikuskizuna estreinatu zenetik, konpiania euskaldunak ez du asmorik gaztelaniako bertsioa egiteko, tragikomendia hau Euskal Herrian soilik antzezteko izango delako. Estrenaldia Markinako Uhagon Aretoan, abenduaren 4an izango da. Joseba Gorostiza
Ikuskizun honek “Caballerok idatzitako testua errespetatzen badu ere, gure ekoizpenak baditu zenbait berezitasun”, zuzendatzaz arduratzen den Begoña Bilbaok aipatzen duenez. Istorioak, soldaduskan dauden bi gazte ditu protagonista, zeinek zaintze lanetan dauden Algeziraseko kuarteleko garita batean. ‘El retén’eko protagonistak Andaluzia eta Aragoiko bi gazte baziren ere, Galarzak egindako egokoitzapenaren arabera, “bi mutil euskaldun izango dira agerraldian azalduko direnak, Agustin eta Joxe, Amezketakoa bata eta Ordiziakoa bestea”, testua egokitzeaz gain eszenatokian Joseba Usabiagarekin batera izango den Galarzaren esanetan.
1985eko urtean gertatzen da bi pertsonaiak gauzatuko duten gaubela eta bi soldaduak ezezagunak eta beraien arteko harremana hierarkizartuta dagoela, hasieratik nabarituko da; bata, soldaduska amaitzekotan dagoen beterano ausarta eta lotsagabea baita, eta bestea, hasiberria, inozentea eta ezarritako arau guztiak betetzen dituena. Hala bada ere, biak daude interfonotik beti gaztelaniaz hitz egiten dieten tenientearen agindupean.
Gazteak, euskaldunak eta gertukoak diren bi soldaduak izanik, “edozein euskaldunek ulertzeko moduko hika hizkeraz mintzatuko dira”, Galarzaren esanetan, tenienteak entzuten ez dietenean behintzat, eta agintari mitlitarraren presentzia horrek, tentsio egoerak sortaraziko ditu bi gaztetern artean.
Beraien arteko solasaldiak agerian utziko dute gertutasun geografikoak ez dakarrela ez adiskidetasunik ezta elkar ezagutzarik ere, eta bakoitzak berea defendatu behar duela. Egoerak, baina, aldakorrak izango dira eta une batzutan bata bestea kontra azaltzen bada, hurrengoan bata bestearekin bat etorriko da. Gauean zehar esperientziak konpartitzeko eta bizipenak eta biziminak kontatzeko aukera izateaz gain, jaioterriaren karga eta etxekoen nostalgia agertzen joango dira. Baikortasunetik ezkortasunera dagoen bide laburra sarritan zeharkatzeaz gain, gatazkak, ilusioak eta egitasmoak azalduko dizkio batak besteari, “egoera horrei txinpartak atera behar diegula eta ikuslegoari konplizitate keinuak eskainiz”, Galarzak aitortzen duenez.
Zuzendariaren esanetan ikuskizunean azaltzen diren “pasarte umoretsuak, poetikoak eta leunak” indar-tzen ahalegindu direla aipatzen du, nahiz eta “tentsio uneak azaltzen diren armak tartean daudenean”.
Autoritasimoa metaka
Ikuskizuna, soldaduskan burutzen den gaubela baten gauzatzen bada ere, ez da garai batean gazteentzat beharrezkoa zen zerbituaz mintzatzen ezta zer zen erakustea, Bilbaoren esanetan “soldaduska aitzakia besterik ez delako. Agerraldiaren mamia bi gazteren artean sortu daitezken egoeretan datza”. Horrela izanik, autoritarismoa eta gizontasuna bezalako gaiak ikuskizunaren bazter guztietatik azalduko dira.
Derrigorrezko soldaduzka iraganeko gauza bada ere, “edonok ulertzeko moduko gaia jorratzen da”, Joseba Usabiagaren esanetan. “Hamlet bat izango balitz zailagoa egingo zitzaien hamabost urteko gazteei ulertzeko, baina kasu honetan eta da beharrezkoa, aldez aurretik, obraren inguruko informazioa izatea”.
Galartzaren esanetan, “Caballerok idatzitako testua pertsonaien obra da eta agerraldi osoa antzezleen lanean oinarritzen da”. Horregatik, errealismoan murgiltzen den testuarentzako gauzatutako ekoizpenak, idazleak tartekatutako “mezuak, momentuak eta egoerak errespetatzen” ahalegindu dela diote egokitzaileak eta zuzendariak, “testua, dramaturgikoki, bikain osotuta” dagoelako.
Bilbaoren esanetan “denbora eta espazioren unitatea” erakusten duen ikuskizunak eszenaratze xumea du eta “eszenatokia ia biluzik dago”, Galarzaren esanetan. Kontutan izanik ikuskizun osoa gau bakar bat islatzen dela, Martín Alustizak asmatutako ezsenografia eta Julen Zaballak prestatutako argiztapena egoerak laguntzeko erabiliko dituzte. Horregatik, garita bat bestetik ez da kokatuko oholtzan eta zikloramaren erabilpeneaz baliatuko dira.