El Chivato

Txaloren ‘Erreleboa’k irabazi du Azpeitiako Topaketen Saria

Azpeitian ospatutako XXIII. Euskal Antzerki Topaketek jasotako «erantzun positiboa» azpimarratu dute antolatzaileek zabaldutako balorazioan, non ikuslegoak eskainitako saria Txaloren «Erreleboa» antzezlanarentzat izan dela informatu duten. Azpeitiko Udalak zabaldutako balorazioan azpimarratzen dutenez, aurtengo edizio honetan jendea hurbildu da Soreasura, erantzun positiboa jaso du eta hori benetan eskertzekoa da. Guztira bederatzi antzezlan izan dira aurrera eraman direnak, haur, heldu nahiz gazteei zuzenduak.
Eskola antzerkian ere izan da aurkera zabalik, zortzi antzezlan ezberdin izan dira ikusgai, lau antzezlan talde profesionalek eskeiniak eta beste lau, Euskal Herriko ikastetxe ezberdinetako haurrek. Beraien arteko ezberdinatsuna nabaria, baina lanak bienak ala bienak benetan txalotzekoak.
Edizio honen barnean aurrera eraman diren bi estrenuak, LAKRIKUN TALDEAREN «ZINTZILIK» antzezlana eta TXALO TEATROAK eskeiniriko «ERRELEBOA» antzezlana guztiz zoriontzekoak izan dira. Azken aurreko herritar hauek, lehengo urtean, Ikuslegoaren Saria eraman zuten baina aurtengoan, «ERRELEBOA»k, hau da, TXALO TEATROAk eramango du 600,00.-Euroko dirusaria antzezlana bere osotasunean antzezteagatik.
Kolore eta mota guztietako taldeak izan ditugu, umore nahiz istorio serioak ardatz izan dituztelarik. Jendearen erantzuna beste behin ere eskertzekoa. Honela bada datorren urteko udazkenarte! (Nahiz eta Soreasun elkar ez ikusi, antolatzen dugun tokian elkar ikusiko dugulakoan!)


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba