Estrenos

Koldo Amestoyk Harilka ikuskizuna aurkeztuko du Baionako Antzokian

Ipuinak, musika, marrazkiak, ehulearen lana eta txokolatearen zaporearen nahasketan oinarritzen da Koldo Amestoy asmatzaile eta kontalariak sortutako ikuskizun berria, zein apirilaren 13an eta 14an estreinatuko den euskaraz eta frantsesez eginiko bertsioetan «Harilka» izenburuarekin. Baionako Antzoki zaharberrituan burutuko dira iragarritako lehen emanaldiak, Amestoyk gauzatutako ikuskizuna areto hori kudeatzen duen Baiona eta Akitaniako Scéne Nationale erakundeak ekoiztu baitu, Euskal Kultur Erakundeak sortutako Batekmila egitarauarekin eta Dariola elkartearekin bat eginik. Harilka ikuskizuna sortzeko bi zutabetan oinarritu da Amestoy; alde batetik, kontalariak gogoan zuen eta bueltaka eta biraka zebilkien hariaren ideia, eta bestetik, “neska gazte baten irudia kakao baba batzuk esku eta ahurrean zeuzkala”, ipuin kontalaria eta ikuskizunaren sortzailearen esanetan. Egilea, beraz, txokolatea eta bidaia uztartzeko ahalmenaz baliatu bada ere, ukatu egiten du txokolatearen egiazko historia islatzen ahalegindu denik, hori “historia zale eta jakintsuei” uzten dielako.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba