Festivales

Azpeitiako Euskal Antzerki Topaketen XXIV edizioa

Aurten ere euskaraz sortutako antzerki lanen erakusleiho bilakatuko da Azpeitia azaroaren 3tik 25era bitartean ospatuko diren Euskal Antzerki Topaketen XXIV. edizioarekin. Hamaika dira orotara ikusgai izango diren obrak genero anitz zein ikuslego ezberdinei zuzendutakoak haurrek ere aukera izango baitute beraien beharrei egokitzen diren ikuskizunetaz gozatzeko. Izarraitz Pilotalekua egokitu dute antolatzaileek edizio berri honetako eszenatoki gisa eta bertan burutuko dira aurreikusitako emanaldi guztiak. Estreinekoz taularatzen den lan batek emango die hasiera aurtengo topaketei Goaz Antzerki Taldeak Kanika Zuri-Beltzak aurkeztuko baitu lehen aldiz.

Informazio guztia ARTEZ Aldizkarian.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba