Estrenos

Pedro Ignacio de Barrutiaren ‘Actto para la Noche Buena’-ren estrenaldia

Arrasateko Doke Antzerki Taldeak antzeztokietara eramango du abenduan Pedro Ignacio de Barrutia aramaioar-arrasatearrak XVIII mendean idatzitako “Actto para la Noche Buena” obra. Oraingo hau da arrasatear talde batek Barrutiaren antzez lana ekoizten duen lehen aldia. Prestaketaren zuzendaria Itziar Rekalde gasteiztarra izan da. Doke Antzerki Taldeak abenduren 16 eta 17an aurkeztuko du obra Arrasateko Amaya Antzokian, eta 23an Aramaioko Kultura Etxean. “Actto para la Noche Buena” Arrasaten eskaintzeko idatzi zuen, Aramaion 1682an jaiotako egileak. Eta obra hori da Hego Euskal Herrian euskaraz ezagutzen den lehen antzerkia. Oso gutxitan antzeztu da eta XX mendean bina aldiz bakarrik taularatu zen Arrasaten eta Aramaion. Doke Antzerki Taldeak abenduren 16 eta 17an aurkeztuko du obra Arrasateko Amaya Antzokian, eta 23an Aramaioko Kultura Etxean. Taldekideen asmoa da beste zenbait herritara ere eramatea.
Doke Taldea duela urte bi sortu zen, “Eskuak elkarri” antzezpen musikatuaren ingurura bildutako zenbait lagunen ekimenez. Eta urtebete bat daramate bigarren obra hau prestatzen ari, Itziar Rekalderen aginduetara. Kideentzat oso erronka handia gertatu da, gehienok ia-ia zerotik abiatzen baitziren euren antzerki formazioari dagokionez. Ekoizpen honetarako obrak eskatzen duen musika berezia enkargatu behar izan dute Doke-koek eta lan horretan Sabin Salaberri aramaioarrak lagundu du, bera baita abestien egilea. Musika, berriz, Iñaki Maidaganek zuzendu du.
Doke Antzerki Taldeak Arrasateko Udalaren babesa izan du lehen unetik obra hau prestatu ahal izateko. Halaber, Aramaioko Udalak modu berezian lagundu du. Doke Taldeak, bestalde, telebistarako ekoizpenaren ardura ere hartu du bere gain eta horrela taldekideen esku geratzen da telebista formatoan zein DVD edo beste euskarritan eskaintzeko eskubidea.
Doke-koek kontuan izan dute emanaldi hauetarako gazteen presentzia eta inguruko Ikastetxeetara jo dute, haiek sarrera doakoa izan dezaten bidea irekiz. Oso garrantzitsutzat jo dute taldekideek gazteei aukera ematea euskal literaturaren harri bitxia den “Actto para la Noche Buena”-ren mamiaz jabe daitezen.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba