Hortzmugak ‘Eva vs. Eva’ antzezlanaren euskarazko bertsioa estreinatuko du
Urrian estreinaldia burutu ondoren, Hortzmuga Teatroak Eva vs. Eva antzezlanaren euskerazko bertsioa taularatuko du abenduaren 22an Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean. Erruaren inguruko gogoetan murgiltzen den ikuskizun honek hiru emakume ditu protagonista, Eva Goñi, Eva Goiri eta Eva Goti hain zuzen, elkar ezagutzen ez duten emakume ezberdinak hirurak, baina bizitzaren patuak elkar ezagutzeko aukera emango die hirurak Parisera joateko asmoz aireportuan topo egiten dutenean… horren izen berdintsuak izateak bere kalteak baititu eta hegazkin konpainiaren hanka sartze bat dela-eta txartel bakarra dute hirurentzat. Egoera xelebre honetatik abiatzen da emakumeen erruduntasun sentipen unibertsalaren inguruko hausnarketa dibertigarri hau hirurak jarraitzen baitute helburu bera Pariserako bidai horrekin, dena atzean utzi eta bizitza berri bat bilatzen edo eraikitzen ekitea.
Kale ikuskizunak sortzen hamazazpi urte eman ondoren, Hortzmuga talde bilbotarraren aretoko lehen muntaia da Julen Gabiriak idatzi, Nuria Gutierrezek zuzendu eta Arantza Goikoetxea, Izpiñe Soto eta Argia Gardeazabalek antzezten duten komeria gazi-gozo bezain erreala den lan berri hau.