En cartel

Chimères antzerki taldeak ‘Mamie Mémoire’ antzezlana Izpuran plazaratuko du

Baxe Nafarroko « Scène de Pays »-ren Orroimenari buruzko lehen ikusgarria « Mamie Mémoire », Chimères antzerki taldeak emanik, izanen da otsailaren 2 eta 3 an Izpurako Faustin Bentaberri gelan. Orroimenari buruzko egitaraua ez da ikusgarrietaz baizik osatua baina Baxe Nafarroko eskola eta ikastolekin antolatuak diren ekintza desberdinekin baita ere adinetako pertsonekin. Familian ikusteko ( 7urtetatik goiti) antzerki hunek gai larri bat aipatzen du, Altzeimerren eritasuna, baina molde umoretsu eta emozioz betetako modu batean. Ohartzen gira belaunaldien arteko jakintzen emaitearen inportantziaz, senideek egiten dituzten indarren bidez. Amatxi hunek irri arazten du eta pixkanaka pixkanaka beste emozio batera eramaiten. Bere orroimena arboletako ostoak bezala barreatzen da sasoinene arabera. Lehen ikusgarri hunen modura, Orroimenari buruzko proiektu huntako beste ekintzek belaunaldien arteko komunikazioa errextuko dute, hala espero dute Baxe Nafarroko « Scène de Pays »ko kideek.
« Dale Recuerdos » egitarau hunen bigarren ikusgarria izanen da : martxoan 10 bat antzezlari amaturrek ikusgarri hau landuko dute hilabete batez Didier Ruiz taula zuzendariarekin (orroit arazten dauzuegu oraindik gogo oneko pertsonak bilatzen ditugula, norbaitek xehetasunak nahi baditu edota kurios bada Maattitta dei dezala 05 59 37 06 04 zenbakira ahal bezain fite, otsail hastapenean Didier Ruiz heldu baitzaigu Euskal Herrira : haren ezagutzaren egiteko aukera ona izanen da). Ikusgarri hirukote hunen osatzeko, maiatzean Anamorphose konpainiaren txontxongilo ikusgarria, « L’enfant sur la montagne », Domintxinen eta Armendaritzen antolatua izanen da.
Oraingoan, Chimères antzerki taldearen sorkuntza berriari lekua egin dezagun eta ikus nola antzerkilariek apaindurak sor arazten dituzten kondatu ixtorioen iruditzeko. Altzeimer gaia hautatuz, arrisku handi bat hartu dute…baina sortu den antzerkia jadanik 30 aldiz emana izan da urriaz geroz ! Agian, Amatxi hau ez dugu guk ahantziko !


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba