El Chivato
Aizpea Goenagaren Santxa antzezlanaren irakurketa eta hitzaldia
Bihar, otsailaren 28an arratsaldeko zazpi t’erdietan Basauriko Euskarabila elkarteak antolatuta Aizpea Goenaga idazleak «Santxa» bere antzezlanaren inguruko berbaldia eskainiko du. Bestalde, BBK-Euskaltzaindia Toribio Alzaga Saria 2005ean irabazi zuen lan honen irakurketa egingo dute martxoaren 15ean Okendo Kultur Etxean, egilearen zuzendaritzapean, ondorengo antzezleek: Olatz Beobide, Ane Gabarain, Galder Pérez, Xabier San Sebastián, Asier Hernández, Klara Badiola, Kandido UIranga, Aizpea Goenaga eta Xabier Paya, liburuan agertzen diren koplen autorea.