Festivales

Iparraldea bertan! KM kulturunean

EKE-Euskal Kultur Erakundeak proposaturik, Koldo Mitxelena Kulturuneak Iparraldea bertan! jaialdiaren seigarren edizioa antolatu du. Martxoan zehar lau ekitaldi ezberdinek- kantu, antzerki eta musika- beste ipar Euskal Herria erakutsiko digute, tradizionala baita gaurkoa. Kantu, antzerki eta musika mota ezberdinen bidez martxoko lau ekitaldiek erakustera emango digute. Martxoaren 8an, Beñat Achiary, Donapaleunako aparteko kantaria, Jesús Auredekin arituko da. Aspaldian lan egiten dute elkar Baionako Musika Eskolako irakasle hauek, gure kantu tradizionalak sekulako modernitatean sartzen.
Maialen Errotabehere (ahotsa), David Usabiaga (guitarra) eta Philippe Albor (gitarra) arituko dira hurrengo ostegunean. “Emazteak Kantuz “ eta “Hegalka” egitasmo ezberdinetan pare hartu du Maialenek. Iparraldeak, gaur egun, daukan kantari gazte erakargarria.

Martxoaren 22an Daniel Landart aurtengo gonbidatua dugu. Azken berrogei urteetan, euskal kultur munduan dabil eta bereziki antzerki mundua oso ondo ezagutzen du. Iparraldeko antzerki amateurari bultzada garrantzitsua eman zion 70. hamarkadan, antzezle, idazle eta zuzendari gisa. Iparraldeko historia eta antzerkiaren egoerari buruzko mintzaldia emango du, bukaeran, Biarretzeko “Maite dugulako “ tailereko antzezleek Landarten antzerki zatiak eskainiko dizkigute.

Anje Duhalde: Errobi iturritik
Azken ekitaldian, martxoaren 29an, Anje Duhaldek, berriro biziaraziko dizkigu garai batean arrakasta handia bildu zuten kantak, bere aldean Remy Gachis (gitarra) eta Txomin Duhalde ( perkusioa) izango dituela…“Atzoko” kantu horiek ez ote dira gaur egun ere, oraindik aktualitatean?
Lau ekitaldiek atzoko eta gaurko ipar Euskal Herria erakustera emango digute. Sustraiak behar baitira geroa eraikitzeko…


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba