En cartel

Cirque du Soleilek ‘Delirium’ ikuskizuna aurkeztuko du Donostiako belodromoan

Cirque du Soleil, hain kritika onak jaso dituen artista taldea eta, Live Nation, ikuskizun enpresen munduko liderra, bat eginda datozkigu Delirium izenburuko ekoizpen ikusgarria aurkeztera, non hologramak, errealitate birtuala, soinu multimedia eta irudiak erabiltzen baitira magiazko mundu bat sortzeko. Ikuskizun multisentsorial eta surrealista honetan, antzerkia, dantza, nazioarteko musika, akrobazia harrigarriak eta bideo-proiekzioak nahasten dira. Cirque du Soleilek hainbat ikuskizun esklusibotan ekarriko du ekoizpen inspiratzaile hori Donostiara, Madrila, Valentziara eta Bartzelonara, 2007ko azaroaren 23tik abenduaren 22ra bitartean. Donostian, zehazki, azaroaren 23an eta 24an arituko dira Antonio Elorza belodromoan. Michel Lemieuxek eta Victor Pilonek asmatua eta zuzendua, Delirium aurpegi askotako eta aurrekari gabeko proportzioetako ikuskizuna da. Rockeko izarren munduan ohikoagoa den eremuan abenturatzen da Delirium eta hiri bakoitzean gau gutxi batzuetan bakarrik eskainiko ditu emanaldiak, hori bai, esparru handietan. Kritika bikainak jaso ditu dagoeneko ikuskizunak, Estatu Batuetan. Hona zer dioen New York Times-ek: «Eskala handiko ikuskizuna da Delirium; ia lau dozena antzezlek hartzen dute parte, balentria akrobatikoak, doitasun teknikoak eta Cirque du Soleileko janzkera injeniotsuak konbinatuz». Los Angeles Times ere ez da atzean geratzen: «Erakuspen teknologikoak are nabarmenago egiten ditu lorpen fisiko sinesgaitzak».
Milioi bat ikus-entzule bildu ondoren, bosgarren postua harrapatu du Estatu Batuetako ikuskizun handienen zerrendan, non 30 hiritan eskaini baititu emanaldiak. Aldi berean, Billboard Creative Content sari prestigiotsua jasotzeko ohorea ere izan du.
Beste ezein ikuskizunetatik guztiz bestelakoa da Delirium. Egundokoa, berritzailea, sekulakoa. Ikus efektuz, musikaz eta artez osatutako formula bakan honek muturreraino eramaten du jendeak edukiera handiko espazio batean ikustea espero duena. Ikuskizun epikoa da Delirium. Hogeita hamasei artista multidiziplinarrek osatzen dute taldea: zortzi musikarik, sei abeslarik, hamaika dantzarik, zortzi akrobatak eta hiru pertsonaia nagusiek.
Cirque du Soleilen historian lehen aldiz, hitzak jarri zaizkie pieza instrumentalei, hau da, benetako hitzak erabili dira, asmatutako hizkeraren ordez, eta dimentsio poetiko berri bat ematen dio horrek musikari. Estreinako adiz, baita ere, Cirque de Soleilek agertokiaren erdian kokatzen ditu musikariak eta abeslariak, ikuskizun erraldoi honen gidari izan daitezen. Cirque du Soleileko une musikal gogoangarrienetako 20 hartu (jatorriz René Dupéré, Benoît Jutras eta Violaine Corradik sortuak) eta berriro nahastu ditu Francis Colard Quebec-eko ekoizle, konpositore eta musika-moldatzaileak. Emaitza hiri-tribu baten energia handiko erritmoa da, zeinak soinu elektroniko, perkusio eta munduko erritmoen bidez egiten baitu eztanda. Esperientzia musikala areagotzeko, Cirque du Soleilen marka ezaugarria daramaten dantza akrobatikoz eta ikuskariz zipriztinduta dago Delirium.
Cirque du Soleil duela 20 urte sortu zuen, Quebec-en, dirurik ez zuen kaleko aktore talde batek. Munduko gaiak ikuskizun bihurtzea bururatu zitzaien: bizitza bera (Saltimbanco), itxaropena eta konexioa (Quidam), espiritu alderraia (Varekai), munduko musikarekin, ekoizpen apartarekin eta akrobazia ospetsuekin. Sortu zenetik, 50 milioitik gora ikus-entzule liluratu ditu Cirque du Soleilek, bost kontinenteetako ehun hiri baino gehiagotan. 2007an, Cirque du Soleilek 14 ikuskizun aurkeztuko ditu, aldi berean, munduaren bueltan.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba