Festivales

Azpoeitiko Topaketak euren 25. ediziora helduko dira

Azpeitian azaroaren 6tik 30era bitartean burutuko den Euskal Antzerki Topaketak egitasmoak zilarrezko ezteiak beteko ditu eta, lau asteburutan zehar, euskarazko an­tzerkigintzak sortutako azken ekoizpenak ikusteko aukera izango da. Ohikoa denez, hiru ardatz nagusi izango ditu jaialdiak: ostiraletako saioetan antzerkigintza berritzaileena dastatzeko aukera izango da, larunbatetan kutsu komikoa duten ikuskizunak eszenaratuko dira eta igandeetan familia osoarentzat prestatutako lanak jarriko dira ikusgai. Saio horiez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko ikaste txe desberdinetan sortutako ikuskizunak ere ikusteko aukera izango dute herriko ikasleek beraiei zuzendutako ‘Eskola Antzerkia’ egitasmoan. Azpeitian burutuko diren Euskal Antzerki Topaketen XXV. urteurrenerako prestatutako egitarauak, hasierako helburuei eusten diete, antolatzaileek “euskaraz sortutako antzerkia, bai idatzia bai taularatua” bultzatzeko asmoa baitute, Maria Pilar Arrieta Azpeitiako kultur teknikariaren esanetan. Baldintza horrek betetzen dituzten taldeak, amateurrak zein profesionalak, tokia izaten dute Azpeitiako programazioan “gure ahalegina, beti ere, estreinaldiak edo estreinatu berriak diren antzezlanak programatzea baita”. Horrez gain, aurten ere prestatutako egitarauan “denentzako ikuskizunak programa tu ditugu; hau da, ostiraletako saioetan antzerkigintza berritzaileena jartzen da ikusgai, larunbatetan kutsu komikoa duen lana eta igandeetan antzezlan familiarra proposatzen dugu”.

Informazio guztia ARTEZ Aldizkarian.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba