Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzako ikastaroak Arriaga Antzokian
Arriaga Antzokiak “Arte eszenikoak eta ikusle txikiak” izeneko prestakuntza-programa antolatu du Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat. Ekimen honekin osatzen da Arriaga Antzokiak bere ekoizpena egitearen eta haurrentzat izatearen alde egindako apustua. “Abentura antzokian” izan zen adierazlerik handiena. Bizkaiko 85 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarren mailara bitarteko milaka haurrek ikusi zuten eskolako funtzioetan eta beste milaka umek funtzio irekietan. Lluís Pasqual Arriaga Antzokiko aholkulari artistikoak bultzatu du ekimen pedagogiko hau, eta BAT Laborategi Pedagogikoaren Proiektuan sartzen da. Ekimena azaroan eta abenduan garatuko da. Hamlet eta La Tempestad (Lluis Pasqualek Arriaga Antzokian burutu dituen beste bi produkzioak) produkzioetan, antzerkiko hamar profesionalek prestakuntza jaso zuten 4 hilabetetan zehar zuzendaritzako laguntzaile gisa. Orain, “Abentura antzokian” produkzioarekin antzeko zerbait egin nahi da.
Guztira, bi ikastaro antolatu dira azaroan eta abenduan egiteko: Adierazpen Dramatikoaren ikastaroa (Haur Hezkuntzako irakasleentzat), eta Adierazpen Dramatikoaren eta Antzerkiaren ikastaroa (Lehen Hezkuntzako irakasleentzat).
Arriagaren beraren azken produkzioa prestakuntza-programarekin amaituko da, 7 urtetik 12 urtera bitarteko milaka haurrek apirilean eta maiatzean (6 astez) Alfabeto A, El Museo del tiempo eta El sueño de Jone, “Abentura antzokian” barruko 3 sormenak ikusi ondoren. Beranduago, 1.227 ikusle txikik antzerki-lan horri buruzko marrazkiak (844) eta eskutitzak (383) bidali zituzten antzerkira. Horien artean aukeratutako batzuk www.teatroarriaga.com agertzen dira; gainera, arte-lan txiki horiek balio izan dute ondoren datorren “Arte eszenikoak eta ikusle txikiak” ikastaroaren dossierra ilustratzeko.