Estrenos

Jose Ramon Soroizek ‘Sommer jaunaren istorioa’ estreinatuko du

Jose Ramón Soroiz antzezleak ‘Sommer jaunaren istorioa’, Patrick Suskinden eleberria bakkarrizketa bihurtu eta Durangoko San Agustinen abenduaren 6an estreinatuko du. Duela hamahiru urte estreinatutako ‘Sömmer (sa història des senyor)’ antzezlana abiaburu, Euskal Herrira helduko da orain Patrick Süskind idazle alemaniarrak idatzitako Sommer Jaunaren istorioa, José Ramón Soroiz antzezleak bultzatutako egitasmoa, Katalunian jada emanaldi klasikoa bihurtu den bakarrizketarekin erabat maitemindu ondoren, beste asko bezala, Pep Tosar komedianteak eta Xicu Masó zuzendariak sortutako antzezlanak azken urteotan hirurehunetik gora emanaldi eskaini baititu. Lourdes Oñederrak euskeratuta, Soroizek taularatuko du bizitzaren misterioetan barneratzen den balada hau, Masó bera zuzendari duelarik. “Sommer oso barneratuta daukat. Horren ondo ezagutuko ez banu, ez nintzateke euskerazko antzezlanik muntatzera ausartuko. –dio zuzendari katalanak– Eta gainera, Julia Marínen ezinbesteko laguntza jaso dut”.

Informazio guztia ARTEZ aldizkarian


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba