Gari, Montxo ela Joselontxo, Europatik zehar
Gari, Montxo eta Joselontxo pailazo euskaldunak, Gabonetako garaia gerturatzean, Europa aldera jotzen dute zirkoetara lanera. Aurten, Frantziako Iparraldera doaz, zirkoetan beraien mundu alai eta zoragarria aurkeztera. Euskal Herrian oso ezagunak diren Gari, aurpegi zuridun clowna, Montxo augusto bihurri eta zalapartatsua eta Joselontxo beste agusto lotsati eta maitagarria, oso gogoko duten zirkora jo dute denboraldi motz baterako. Frantziako Blois hirian ezarritako Universal Renz zirko alemanean hasita, Orleans eta Rouen hirietara joko dute, azkenik Amiens hiriko zirko fixoan lan egiteko.
Amienseko zirkoa, harriz egindako eraikin zoragarria da, eta XIX. mendetik (Jules Verne-k inauguratu zuen 1874 ean) europako zaldi, trapezista, pizti, akrobata eta noski pailazo bikainenak pasa dira bere pistatik. Aurten, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazo euskalduneri dagokie, Frantziako haur eta heldueri barrea eragitea. Abentura honek abenduaren 23 arte iraungo du eta gero Euskal Herrian izango ditugu bueltan pailazoak, Laudio, Iruñea, Ansoain eta beste hainbat hirietara zirkoko algara eta magia ekartzeko.