El Chivato

ArteDrama Euskal Laborategia egingo dute Aulestian

Arte eszenikoetan euskaraz lan egiten dutenentzat topagunea den ADEL-Artedrama Euskal Laborategiaren edizio berri bat ospatuko da martxoaren 24tik 30era bitartean Aulestian. Bertan, aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako tailerrak egingo dituzte, Ander Lipus, Idoia Zabaleta, Pako Revueltas, Gaitzerdiko kideak, Manex Fuchs, Aritza Rodríguez eta Xabi Erkizia irakasle direlarik. Aldi berean, ADEL 2008an parte hartuko duten profesionalek eskeiniko dituzten tailer irekiez aparte, Aulestiko herriak ere hainbat erakustaldi zein ekintza dramatiko jasoko ditu ADELeko partaideen eskutik, Aulesti Arte Astearen barruan.
Aurtengo edizioan honako hauek izango dira irakasleak: Ander Lipus komediante eta zuzendaria; Idoia Zabaleta koreografa eta dantzaria; Pako Revueltas aktore eta zuzendaria; Gaitzerdi konpainiako kideak diren Iñaki Ziarrusta eta Borja Ruiz; Le Petit Theatre du Paineko Manex Fuchs; Aritza Rodríguez aktore, idazle eta zuzendaria eta Xabi Erkizia musikaria.
ADEL08 laborategian parte hartzeko matrikularen salneurria 350 €takoa da, ikastaroez gain eguneko otorduak eta loa barne. Izena emateko: 615 77 95 11 telefono zenbakian edota info@artedrama.com helbidean elektronikoan.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba