Uhartean taldeak Fernando Arrabalen ‘Gernika’ estreinatuko du Kanbon
Bihar, urtarrilaren 23an ostirala, Lapurdiko Kanbon Uhartean konpainiako kideek emanen dituzte ‘Gernika’ ikuskizunaren bi emanaldi: bat euskaraz eta bestea frantsesez. Uhartean taldekoek diotenez, hau lehen bertsio euskalduna da, testuaren egileak Allande Etxart eta Margarita Rekalt direlarik. Arrabalek GUERNICA antzezlana 1959an idatzi zuen. Gidoiak azaltzen digu senar-emazte bikotea bonbardaketak harrapatuta eta etxeko hondakinen artean atera ezinik. Suntsiketak dirau bitartean bi pertsonai hauek eramaten gaituzte honelako bizi egoeren absurdo eta krudela ikustera, baina baita ere arima xumeen maitasun eta esperantza atzematera. 2007ko uztailan GERNIKA gure bertsioa estreinatu genuen Xiberoko Etxebarre herrian, frantsesezko bertsioan, eta 2008ko apirilaren 26an Beran (Nafarroa) euskarazkoa.
Euskarazko emanaldia Xalbador lizeoko ikasleentzat bereziki antolatua dago, baina aukera izanez gero ez da joateko arazorik izanen. Frantsesezko emanaldia berriz ikusle guzientzat da. Beranduago, otsailaren 12 eta 13an Xiberoko Maulen emanen dituzte ere.