Festivales

Bilboko Udalaren Harrapazank programaren laugarren edizioa hastear da

Otsailaren 19an, osteguna, Bilboko Udalak nerabeei zuzendutako Harrapazank programaren IV.edizioa hasiko da. Aurten, besteak beste, musika eta dantza izango dira egitarauren ardatz nagusiak. Izan ere, Jozank ekimena, Dantzazank lehiaketa eta Mihiluze saio berezia izango dira Bilborock-en.

Hortaz gain, Kauta eta Sugan talde gazteek beraien disko berria aurkeztuko dute zuzeneko kontzertuan.  Harrapazank gazteen gustuak  ezagutu eta parte hartzearen bidez hauek euskaraz lantzen dituen egitasmo arrakastatsua da.

Harrapazank 12 eta 18 urte bitarteko Bilboko gazteei zuzendutako kultur zirkuitua da, aisia eta kultura uztartzen dituena. Helburua nagusia Bilboko gazteen artean euskararekiko motibazioa sustatzea da, euskara eta gozamena batera doazela erakutsiz. Euskarazko kultur eskaintza zabala, puntakoa, aberatsa, orekatua eta hurbila eskaintzen da, gazteen nahi, gustu, behar eta interesak kontuan izanik.  Aurtengo nobedadeen artean Jozank egitasmoa burutuko da datozen asteotan, musika zaletasuna oinarri duen ekimen berritzailea. Jozank ekimenak topaketak, kontzertua eta Ordenagailu Bidezko Musika Sorkuntza ikastaroa (OBMS) barne hartzen ditu.

Alde batetik, Jozank Topaketek instrumentuen gaineko ezagutza landuko dute musikari ezagunen eskutik, hauek beraien esperientzia eta hastapenak kontatuko dituztelarik, Jabi Onaindia ( irrati esataria) moderatzailearen laguntzarekin batera. Bestetik, Jozank Kontzertua ekimenak Kauta eta Suganen abesti berriak  zuzenean entzuteko aukera eskainiko du. Azkenik,  Fermin Muguruza taldearekin ibilitako Jon Elizaldek, Ordenagailu Bidezko Musika Sorkuntza ikastaroa  eskainiko du.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba