Estrenos

Théâtre des Chimères taldeak Catherine Zambonen ‘Baba zango horiak’ estreinatuko du

Théâtre des Chimères konpainiak, Pok Produkzioak taldearen laguntzarekin, Catherine Zambon antzerkigileak sortutako ‘Baba zango horiak’ haurrentzako ikuskizuna plazaratuko du euskeraz lehendabiziz Sarako Lur Berri Aretoan martxoaren 11 eta 12an. Bertan aurkeztuko da, bestalde, antzezlan honekin Artezblai Argitaletxeak plazaratu duen liburua, Txomin Heguyk euskaratutako testua isladatzen duena.

Hervé Estebeteguy ikuskizunaren zuzendariaren esanetan, Txomin Heguy-k euskaratu duen Catherine Zambon-ek idatzitako antzerki eder honek haurtzaroaren munduan murgiltzen gaitu. Gure oroitzapenetako haurra, izan garen haurra, gure jolasetako haurra, atzoko eta gaurko haurra, baita biharko haurra, egun batean ukanen dugun haurra edo iadanik daukaguna. Bizitza ikasteko edo erakusteko, norberak bere izaera deskubritzeko, ez dugu eginmolde zehatzik… Galdera batzuk soilik, zizakadura batzuk eta gure bizi bideetan egiten ditugun topaketek ematen diguten indarra…

«Sorkuntzaren zirimolan sartzeko, haurtzaroaren mundua ikuskatzeari lotu gara. Begiak hetsi ditugu hobeki ikusteko begiratzen dugun guzia. Ikusmena galdu dugu eredutik urruntzeko, aberatsago ikusteko, oroitzapenei eta zirrarei nahastua begistatzeko…Gure behatzez hunki eta kurritu ditugu xenderak, mendiak, gure aurpegi eta gorputzen paisaiak…Arrabotsak entzun ditugu, baita isiltasuna…Senditu dugu, jastatu… Urratsez urrats, isiltasunaren mundura heldu gara, Babarena hain zuzen…Mundu honetan, soinurik ez dago baina naturaren koloreak, esku gainetan ur hotzak, kardaberen usainak eta oñoñen gostuak zapore bizkorren hedatzaile dira», dio zuzendariak.

Baba zango horiak Yorick liburudendan salgai dago jada: Baba zango horiak

 


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba