El Chivato

Antzerki tailerrak eta emanaldiak uztartuz, II Topa Eszenika burutuko dute Usurbilen

Irailaren 16tik 19ra bitartean, bigarren aldiz, Topa Eszenika deritzon ekintza burutuko da, antzerki- esperimentazioko tailerrak eta ikuskizunak eskainiko direlarik. Irailean Usurbilen egingo den Topagune honek, baditu hiru aurrekari: Aulestiko Artedrama Euskal Laborategia (ADEL), Zarauzko “Brainstorming” eta Errenteria-Oreretako “Eztena Teatro Egunak”.

Topagune honetan antzerki esperimentazioko tailerrak eta ikuskizunak izango dira euskaraz. Antzerkizale eta antzerkilariei zuzendua dago topaketa. Horrez gain, herritarrek ere kalitatezko antzerki lanez gozatzeko aukera paregabea izango dute.

Topa Eszenikako antzerki-esperimentazio tailerrak –‘Teatroa eta poesia’ Oier Guillan eta Iñigo Ortegak gidatua, eta bestetik, Ainhoa Alberdi, Amaia Fernandez eta Margari Altolagirrel eskainiko duten ‘Aktorea eta pertsonaia’,– Sutegin izango dira eta bertan parte hartzeko matrikula egin behar da. Plazak mugatuak direnez izen-ematea lehenbailehen egitea gomendatzen da.

Ikuskizunak –Oier Guillanen ‘Herio Heroi’ren irakurketa dramatizatua, Landaberriko Helduen Taldeak eginiko ‘Mikelenak’ Laboari omenaldia, Aldatzen Laguntzen Tadeak sortutako ‘Oteiza =/= Gizartea’, eta azkenik, ‘Munstroa’– Sutegin eskainiko dira. Antzerki ikuskizun hauek irekiak dira, edonor joan daiteke ikustera. Emanaldi guztietan sarrera 3 eurokoa izango da.

Aurten sortu berri den Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE) ezagutzeko aukera izango da ere, sarrera doakoa izango delarik eta parte hartzea irekia.

 

 


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba