El Chivato

Gasteizen antzeztuko du Metrokoadroka konpainiak ‘Hura ez da lekua’ lana

Poesia, musika, pintura eta antzerkia uztartzen dituen Hura ez da lekua ikuskizuna eszenaratuko du bihar (2011/04/05, 20.00etan) Gasteizko Ignazio Aldekoa Kultur Etxean Metrokoadroka konpainiak. Korrika kulturalaren esku eta Hitza egitarauaren barruan eskainiko den saioko protagonistak Iñigo Ortega antzezlea Ander Fernandez musikari, Idoia Baratarbide pintorea eta Asier Sarasola eta Oier Guillian poetez gaiz laguntzaile lanak egiten dituzten Alvaro Ledesma eta Maria de Bernardok osatzen dute talde artistikoa.

Hura ez da lekua ikuskizuna, diziplina artistiko ezberdinekin buruturako sormen prozesuaren emaitza da, hain zuzen sortzaile desberdinak komunean egindako lanaren ondorioa. Beraien abiapuntua ideia zehatzak eta zenbait galdera izan dira: «Heriotzaren aurrean zoriontasuna da mendeku posible bakarra. Nor naiz inork ikusten ez nauenean? Zein da nire zirku intimoa?» taldekideen esanetan.

«Hasiera guztiak dira txokolatezko labana erraietan. Estreinaldia iritsi artean talde lanean oinarritutako sormen-prozesu bizia burutu genuen. Jendearen harrerarekin ostera garbitzen joan gara, zuzentzen, ikasten, harritzen. Denok biluzten gara, egunero. Baina ez beti ispilu aurrean. Ispiluak erakutsiko dizu ustez ezaguna duzun biluztasunaren beste ikuspegi bat. Berdin publikoak» Metrokoadroka taldeko kideen esanetan. Gainera, emanaldirik egin ez duten asteotan «beste ispilu mota batzuk ere bilatu ditugu, Javi Barandiaranena adibidez, eta horri esker egin dugu aurrera. Ispilu oro apurtu arte, norberaren biluztasuna ispilurik gabe atzemateko moduan izan arte».

Ikuskizunaren abiapuntua zoriontasuna eta haren argitzalak izateaz gain oinarrizko beste sentsazio bat ere hartzen du, «zoriontasuna xedetzat izan behar dugula ikasi dugu, inoiz iristen ez diren utopien eta askatasunen zain bizitzen eta konformatzen», hain zuzen.

Ideia horiek gauzatzeko Metrokoadrokak eskaintzen duen ikuskizuneko protagonista Josu Xabier Benito Betilekukoa da, bere maletarekin doan atez ateko saltzailea. Protagonista zoriontasuna saltzen saiatuko da eta egunaren amaieran, lanetik etxerako bueltan, bere zirku intimoan barneratuko da ikuslea eta bere barne-ahotsak pintura, poesia eta musikaren bitartez ikusiko aukera izango du Hau ez da lekua lana ikustera gerturatzen den ikuslea.Gasteizen


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba