Festivales

Sei ikuskizun, erakusketa eta mahai ingurua Debako XXV. Antzerki Astean

Sei ikuskizun, Durangoko Karrika Antzerki Taldearen Hau ez da Kalkuta; Ondarroako Tramana eta Brixen Hauxe paraderue; Aizarnako Eskola Antzerkiaren Txiukue; Korri, Xalto eta Brinkoren Entresaka; Ramon Agirre eta Inazio Tolosaren Xentimorik gabe eta jardunaldiak antolatzen dituen Goaz Antzerki Taldearen Kontxexi detektibea elurretan osatzen dute maiatzaren 27tik ekainaren 4ra burutuko den Debako XXV. Antzerki Astea. Agerraldiez gain, Eugenio Arozenaren hitzaldia eta mahai inguru bat izango dira.

Ekitaldiak maiatzaren 27an (22.30) hasiko dira Karrika Antzerki Taldeak Aldats Pilotalekuan antzeztuko duen ‘Hau ez da Kalkuta’ ikuskizunarekin. Karrikak Santa Agedako auzuneko Barren-kale kalea eraiki du oholtza gainean. Kale honetan auzuneak bat egiten du ‘Hau ez da Kalkuta’ dendatxoaren inguruan. Bezero gehienak emakumeak dira, baina ez hala moduzko emakumeak, putak dira, bata besterenarengatik ezberdinak, bakoitza bere gogo, nahi zein ametsekin. Gaur egun berezia da, dendatxoaren jabeak, Ikusek, zerbait berezia antolatu bait du. Jakin min handia sortu du auzokideen artean, baina ezusteko zerbait gertatzen da.

Joxe Martin Urrutia ‘Txotxe’k idatzi eta zuzentzen duen espektakulo honen bitartez, Karrikak heldu bilakatzea nahi du, nagusi, bere betiko markeei eutsita beste urrats bat emanez.Taldeak betidanik izan du emakume gorputz zein espiritua eta bertatik abiatuz muntaia hau sortu du, taldearen zein ikuslegoaren plazererako.

Tramana eta Brixek ‘Hau Paraderue’ eszenaratuko du hurrengo egunen ordu eta toki berean. Aizpea Goenaga eta Elena Iruretak idatzi eta antzeztutako lanaren moldaketa honetan bost eszena eta hainbat pertsonai agertzen dira. Eszena bakoitzak toki ezberdina irudikatzen du: tanatorioa, ezkontz-agentzia, aireportua, ginekologoaren kontsulta eta Tolosako abesbatza lehiaketako kamerinoa. Pertsonaiak ere ez dira errepikatzen, aktore bakoitzak bi edo hiru pertsonai ezberdin antzezten dituelarik. Antzezlanean mantentzen den gauza bakarra da eszena bakoitzean pertsonaiek «ezusteren bat edo beste» aurkitzen dutela.

Goaz Antzerki Taldea izango da 29ko protagonista, gaueko bederatzietan antzeztuko baitu ‘Kontxesi detektibea elurretan’ Aldats Pilotalekuan.

Lan honetako protagonisa, Kontxexi Detektibea, Pirinio aldera doa, eskiak hartuta, bere seme Bixentikorekin. Siresan, Ebaristo eta Justinarenean, hartu dute ostatu. Egoera larria bizi dutela inguru haietan Von Saltxitxen aberats alemaniarra dela medio, kontatu dio Ebaristok. Kontxexi, detektibea denez, iritsi orduko auzian leporaino sartua aurkitzen da. Larria da egoera, bai. Baina, komedia giro bitxian lortzen dute korapiloa askatzea.

Laugarren agerraldia, Aizarnako Eskola Antzerkiak oholtzaratuko duen ‘Txiukue’ maiatzaren 31n izango da, goizeko 10.30 eta 11.30tan. Pieza honek duela 500 urteko Txinan kokatzen da, non Txiukue deituriko hogei urteko neska bizi da. Herriko alkatearen alaba da eta Peifenenkin maiteminduta dago, etxeko neskamea den bere adineko neskato langilearekin. Aitak, alaba ezkondu nahi du eta horretarako, lau senargai aukeratu ditu. Txiukuek ordea, ez du horietako inorekin ezkondu nahi, Peifenekin baizik.

Korri, Xalto eta Brikoren ekitaldia izango da ekainaren 1ean (17.00) eta eskainiko duten ‘Entresaka’ lanean azken urteetan eskainitako ikuskizunetako sketxak hartzen dituzte abiapuntu.

Azken agerraldia ekainaren 3an izango da (22.30), Aldats Pilotakeuan eta ekitaldiko protagonistak Ramom Agirre eta Inazio Tolosa izango dira. Bikotearen proposamen honek munduan zehar ibilitako bi artisten mundua dakar eszenara. Fama ezagutu dute, luxua dastatu eta musikari onenekin egon dira oholtza gainean. Jarraitzaile mordoa dute bost kontinentetan barna, baina heldu da etxera itzultzeko ordua. Bi euskal aktore bikain hauen lan berria ikusi gabe ezin gelditu!

Zuzeneko agerraldiez gain, Eugenio Arozenak ekainaren 2an (13.00) hainbat argazkiez lagunduta eskainiko duen hitzaldiaz, non ‘Euskal Antzerkia’ren inguruan mintzatuko den Mendata Ikastetxean eta ekainaren 4an (13.00)

‘Euskara Jalgi Hadi Plazara’ mahai ingururekin osatuko dira ekitaldiak. Azken mahai inguruan Euskal Antzerkiaren Erakusleihoari buruz hitz egingo du Eugenio Arozenak; Talde Amateurren arteko harreman iturriren inguruan ‘Txotxe’ Urrutiak; Iparraldearekiko loturari buruz Daniel Landartek; Idazle euskaldunak lehenetsi ditu; bai omendu ere Imanol Eliasek; Eskola antzerkia bultzatzen, Luis Haranburu Altunak eta Goaz – Goizeko Izarra, auzo-lankideri buruz Arantxa Ugarte, moderatzailea Joseba Escudero izango dela.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba