El Chivato

EHAZEren bigarren ‘Esperientzixak’ antzerkia eta ahozkotasuna izango dute mintzagai

‘Hik Hasi’ topaketen ildoan, uztailaren 4tik 6ra bitarte, Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak hainbat ekimen antolatu ditu, hala nola, ikastaroa, ‘Cromlech’ ikuskizunaren antzerki emanaldia, elkarteak bultzatutako proiektuen inguruko informazio hedapena eta Esperientzixak egitasmoaren bigarren edizioa, aurten, ‘Antzerkia eta ahozkotasuna’ mintzagai.

Antzerkia taula gainean ekintza bihurtutako hitz gogoetatua den moduan, hitz gogoetatu bihurtutako ekintza ere behar du izan Antzerkizale Elkartearen ustez; herrenka ez ibiltzeko batak bestea du zor, alegia. Dialektika horretatik abiatuta bideratu nahi du bere ibilbidea, behintzat. Nahi horrek gidatuta, izandako ekintzak eta esperientziak hitz gogoetatu bihurtzeko asmoz hain zuzen, ESPERIENTZIXAK izeneko egitasmoa sortu du bere baitan.

ESPERIENTZIXAK egitasmoa euskarazko antzerkigintzaren esparruan gogoeta gune berri bat zabaltzeko sortzen da. Antzerkiarekin loturik dauden eta zerikusi zuzena duten esperientzia desberdinak plazaratzea eta zabaltzea du helburu. Oraingo honetan, ANTZERKIA ETA AHOSKOTASUNA izango da jorratuko den gaia. Arlo eta lurralde desberdinetatik etorriak, ondoko hauek parte hartuko dute mahai inguruan, bakoitzak bere ekarpen propioa uztartuz: Josune Zabala, Iñaki Ziarrusta, Julia Marin eta Mattin Irigoien . Ondoren, Ander Lipus moderatzaile lanetan arituko delarik. Hala, hizlari eta publikoaren arteko iritzi truke tarte zabal bati irekiko zaio atea.

Amaitzeko, ESPERIENTZIXAK egitasmoa Hik Hasiko Topaketen markoan burutzen bada ere, euskarazko antzerkigintzan interesa duen edonorentzat irekia dela azpimarratu behar da, zaletu guztiei gonbidapena luzatzen diegularik. Topaketa uztailaren 4an izango da, arratsaldeko 16:30etan hasita, Donostiako Santo Tomas Lizeoan.

Egitarau osoa

Horrekin batera, EHAZE Donostiako Hik Hasi topaketen barran ikastaroa ere antolatu du Ander Lipus, Ainara Gurrutxaga eta Asier Sotaren eskutik, uztalairen 4, 5 eta 6an ospatuko dena. Gainera, asteazken arratsaldean (uztailaren 6an), EHAZEk sustapenaren arloan lanketan dabilen proiektuen inguruko informazioa zabalduko du (Villabonako eta Pasaiako adibideak).  Bertan, irakasleen beharrak eta bideak zeintzuk diren, irakasleen prestakuntzak zer nolako garrantzia duen, antzerkizaletasuna herrietara zabaltzearen bideak nolakoak behar duten, herri bakoitzaren egoera zein den… zabaldu, hedatu eta eztabaidatu nahi da. Jarraian (uztailaren 6an), Asier Sotak bere ikasleekin burututako emanaldi bat ikusteko aukera izango da. Cromlech du izena emanaldiak eta antzerki taldea Añorgako gazteek osatzen dute.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba