El Chivato

Aldaketak Elgoibarko LXXV. dantza solte txapelketan

Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari Taldeak antolatzen duen Dantza Solte Txapelketak aldaketak izango ditu aurtengo edizioan, 15 urtetik gorako partaideak izan beharrean 15 urtetik beherakoak izango baitira. Hona hemen Haritz Euskal Dantza Taldetik jaso dugun oharra:

 

Haritz Euskal Dantzari Taldeak idatzi honen bidez LXXV. dantza solte txapelketaren antolakuntzan aldaketa batzuk egon direla jakinarazi nahi dizue. Azken urteetan txapelketako parte hartzaileen adina txandakatzen joan gara, urte bikoitietan 15 urte arteko parte hartzaileak izanik eta urte bakoitietan, 15 urtetik gorakoak. Hau horrela izanik, aurtengoan 15 urtetik gorako parte hartzaileak espero genituen. Hala ere, hau ezingo da izan. Izen ematearen kudeaketa dantzarien biltzarraren gain dago, eta 15 urtetik gorako oso bikote gutxi zeuden parte hartzeko moduan. Hori dela eta, antolatzaileok eta dantzarien biltzarrak 15 urtetik beherako parte hartzaileei zabaldu diegu deialdia eta hauek izango ditugu aurtengo San Bartolome jaietako jubilatuen egunean oholtza gainean dantzan. Azken orduko aldaketa hauek direla eta barkamena eskatzen dizuegu, sortu ditzakeen endredoak direla eta. Espero dugu abuztuaren 28an plazan elkar ikustea.

 

Haritz Euskal Dantzari taldea

posta kutxa 183

20 870 Elgoibar

haritz@dantzan.com

Tlf: 686 63 31 78 / 686 07 04 10


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba