El Chivato

EHAZEk Antzerkizale Eguna ospatuko du Mungian

Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak antolaturiko Antzerkizale Egunaren bigarren edizioa Mungian burutuko da urriaren 8an. Mungiako Astiunerako Udal Erakundearen laguntzarekin prestatutako euskal antzerkiaren aldeko jaiaren egitarau zabalaren barruan ikuslego zabalari zuzendutako ikuskizunak zein ekitaldi herrikoiak aurreikusten dira, hauen artean, bazkarian eta kale animazio alai eta jendetsuan parte hartzera dei egin dute euskal antzerkiaren ahotsa ozen entzun dadin.

Eguerdiko 12etatik aurrera, Porrotx pailazoaren pregoiak egitarauari hasiera eman ondoren, Hipo eta Tomax pailazoen emanaldia, Bertoko taldearen musika, Mungiako Diz-Diz emakume antzerki taldearen emanaldia, Kukubiltxoren Mortimer bakarrizketa, Ikerne Goikoetxearen haurrekin kalejira, eta Gilkitxaroen 8 begi antzezlanarekin gozatzeko aukera izango da. Iluntze aldera, berriz, Olalde Aretoan, II. Antzerkizale Saria emango diote euskal antzergigintzaren pertsonaia esnguratsu bati, iaz Iñaki Beobideri eman zioten bezala.

Eta jaiari bukaera ezinhobea emateko, jarraian, Kabia laborategiak Sarriren imaginarioan oinarritutako Euria esan eta euria erortzea oholtzaratuko du.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba