El Chivato

Poltsiko Antzerki sorkuntzak bultzateko deialdia egin du Donostia Kulturak

Donostia Kulturak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzarekin, Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko bigarren Proiektu deialdia antolatu du.

Poltsiko Antzerkiaren, eta orokorrean, formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza oso urria izan ohi da. Hala, askotan Poltsiko Antzerkiko programatzaileok arazoak izan ohi ditugu euskarazko obrak programatzeko. Errealitate hori ikusita, alor horretan euskarazko sorkuntzak bultzatzea da ekimen honen lehen helburu nagusia.

Bestalde, kulturaren balio katearen barruan (trebakuntza; sorkuntza; ekoizpena eta, hedapena eta ikustaldia), orokorrean sorkuntza eta ekoizpenak dira kultur erakundeetan gutxien jorratzen diren arloak. Kultur Etxeen ataletik, oinarrizko eta gertutasunezko kulturaren bideratzaile garen aldetik, ikusten dugu badugula zer ikusi eta zer egin formatu txikiko sorkuntzen sustapenean. Hala, ekimen hau sorkuntzaren eremuan egingo dugun lanaren hastapena izatea espero dugu, aurrerantzean kulturaren beste arlo eta diziplinetara hedatu ahal izateko. Gauzak honela, kultur balio katearen ibilbide guztia jorratzea da bigarren helburu nagusia.

Iaz abiatu genuen lehen aldiz modu esperimentalean Proiektu deialdi hau, Euskal Kultur Erakundearekin izandako esperientzien elkartrukearen ondotik. Hala, 2 proiekturen artean banatu zen laguntza, batetik, «Arra. Arraroa», Oier Guillan eta Iñigo Ortegak gizontasunaren gaiak gaur egun planteatzen duen arazoaz ziharduena, eta bestetik, «Tripakiak», Arantxa Hirigoien eta Maialen Fauthoux lapurtarren proiektua, haurdun diren bi emakumeren arteko elkarrizketa fresko zein umoretsuak. Esperientzia hura ezin hobea izan zen eta horrek aurten errepikatzera bultzatu gaitu.

Kontuan hartzekoa da ere, deialdi honen xedea ez dela diru-laguntza soila izango, koprodukzioa baizik. Izan ere, aukeratutako proiektuaren sorkuntza eta ekoizpena laguntzeaz gain, Poltsiko Antzerkia aterkiaren azpian, deialdi honetan landutako obraren emanaldiak egingo dira Euskararen Egunaren astearen barruan. Hain zuzen ere 2 emanaldi egingo dira hiriko 2 taberna ezberdinetan.

Ekimen hau aurrera ateratzeko ezinbestekoa izan da erakunde publikoa eta elkarte-hiritarren arteko elkarlana, egitasmoaren eraginkortasuna benetan bermatu nahi bada. Hala, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin batera landutako proiektua da.

Proiektu deialdi honen informazio guztia (oinarriak, baldintzak eta abar), Donostia Kulturako webgunean izango dituzue: www.donostiakultura.com


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba