Festivales

Kultur jarduera parte hartzaile, libre eta kritikoa bultzatu asmoz datoz Eztena Teatro Egunak

Mikelazulo Elkarteak antolatuta eta Dejabu Panpin Laborategiaren koordinazioaz, Eztena Teatro Egunak deritzan egitasmoaren edizio berria heltzear da. Errenteria-Oreretan izango dira, ekainaren 13tik 17ra bitarte.

Gaur egun gizartean gertatzen ari diren aldaketak aukera gisa ikusten ditugulako, Mikelazulo kultur elkartetik kultura nola bizi nahi dugun ausnartu eta modu berriak asmatu nahi ditugu. Jaialdiaren sorrerako filosofiari heltzen diogu, kultur jarduera parte hartzaile, libre eta kritikoa bultzatu asmoz. Teatro-dantza egun hauetan sortzaile, ikusle eta antolatzaileak elkarrizketan jarri nahi ditugu, horiek baitira azken batean kultur-amaraunaren osagai ezinbestekoak.

Egitarau eder-ederra prestatu dute, Legaleón-T, Ramon Agirre, Inazio Tolosa edo Jabi Barandiaran bezalako eskarmentu handiko sortzaileetatik hasita; Dejabu panpin laborategia, Anakrusa, Qué Par Ché edo Zo-zongo bezalako konpainia berrien lanekin osatua. Gainera, urtero bezala, ostiral arratsaldean Mikelazulon sormen bidean diren lanen aurkezpenaz gozatzeko aukera izango da PIEZAK atalean. Aurten euren piezak aurkezten: Ainhoa Alberdi, Iraia Elias, Miren Gaztañaga, Gabi Ocina, Itziar Rekalde, Erika Olaizola eta Ane Arenas.

Arantxa Iurreren «La mujer en las artes escénicas de Euskadi, s.XXI» liburuaren aurpena ere izango dugu, Simulacro-T konpainiaren eta idazlea berak eskainiko duten aurkezpen-performance baten bidez. Igande goizean berriz, antzerki antolakuntzaren amaraunaz mintzatuko gara kafe goxo baten inguruan. 10.30etan da zita. Parte hartzeko eztena1@hotmail.com-era idatzi.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba