El Chivato

Euskarazko antzerkiak azken 25 urteotan izan duen bilakaera aztertuko du BizBAKek

Uztailaren 2an, Bizkaia Aretoan (Elhuyar aretoa) «Euskal antzertia gaur» euskarazko hiru eguneko ikastaroa abiatuko da. Bertan, euskal antzerkiak eta literatura dramatikoak Autonomia Estatutua onartu zenetik gaur egunera arte izan duen bilakaera aztertuko dute.

Mintegia EHUren BizBAK udako ikastaroen barruan dago, eta aktoreak, idazleak eta ikertzaileak bilduko ditu: Ander Lipus, Patxo Telleria, Karlos del Olmo, Iratxe Retolaza, Jaime Valverde, Iratxe Martin, Iñaki Aldekoa eta Jon Kortazar (ikastaroaren koordinatzailea).

Estatutua abian jartzearekin batera euskal literaturak bizi izan zuen loraldiak literatura dramatikoan izan zuen eragina aztertuko dute partaideek, beste alderdi batzuez gain. Era berean, antzezlanak euskaraz idazteko eta horiek dramatizatzeko moduak izango dituzte hizpide, izan ere, zeregin horrek bilakaera nabarmena izan baitu 1978tik gaur egunera arte. Antzerkiaren arloko edizioa eta ikerketa ere izango dituzte aztergai.

Bukatzeko, galegozko antzerkiaren berri jasoko dute partaideek, Galiziako Arte Dramatikoko Goi Eskolako kide Inmaculada López Silvaren eskutik.



Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba