Eztenak 2013 acerca a Renteria las propuestas escénicas más actuales
La cuarta edición de Eztenak, ciclo de propuestas escénicas actuales que arranca el 8 de junio en Renteria con una jornada dirigida a los más jóvenes, ofrece del 13 al 16 de junio una selecta programación de propuestas artísticas. La cita que organiza Mikelazulo Kultur Elkartea, se desarrollará tanto en la sede de ese colectivo como en Errenteria Hiria Kulturgunea (Niessen) y en establecimientos y espacios públicos de esa localidad de Gipuzkoa y en ella participarán los grupos Zanguango y Kolectivo Monstrenko, Huts Teatroa, Horman Poster, El Patio,Anakrusa, Bapatean Zirko, O My God, Eneko Balerdi, Izaskun Lapaza, Las Dos D, Gilkitxaro, Ze Onda y Kabia.
Eztena teatro eta dantza egunak antolatu ditu laugarren aldiz Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkarteak. Ekainaren 8an haurrekin ekitaldi berezi bat egingo da, eta ekainaren 13tik 16ra arte eszenikoen programazioa herriko gune ezberdinetan.
Eztena arte eszenikoetan lanean dabilen jendearen elkargune gisa sortu zen helburu hauekin: ohiko zirkuitu eta programazioetan ikusten zailak diren lanak erakutsi, kultur gogoetarako espazioak sortu, edozein diziplinako lan eszenikoen sortze prozesuak konpartitu, antolakuntza modu parte hartzailea bermatu.
Iaz ikusle aktiboaren gaia lantzen hasi zen ‘Eztena kidea’ figuraren bitartez, eta aurten bide horretan sakonduko da. Ikusleek modu sinbolikoan diruz laguntzeaz gain, ekitaldiei buruzko informazioa jasotzen dute, sortzaileekin uneak konpartitzeko aukera bermatzen da eta baita emanaldi berriak antolatzeari begira proposamenak egiteko bideak zabaldu ere. Bide horretatik, aurten zabaldu egin da lan eszenikoak ikusteko aukera ZIZT! ekimenaren bitartez: hilero formatu txikiko lanak programatzen hasi dira Mikelazulon arrakasta handiz, Eztenaren filosofia urte osoko programazio batera zabaltzeko xedez.
Arte eszenikoak berez dira elkargune, diziplina ezberdinek oholtzan bat egiten duten heinean: hitza, gorputza, argia, arropa, arte plastikoak, musika… Eztenan parte hartzen dugunok sorkuntza bide kolektiboen alde egiten dugu, harreman artistikoen sareetan oinarrituta sarri. Gure ustez, eszenak berez duen izaera hori kulturaren maila eta arlo guztietara eraman daiteke, ikusleekin ematen ahal den harremana barne. Modu horretan antolatzen da Eztena, parte hartzen duen jende guztiari esker. Horregatik, ezin aipatu gabe utzi aurtengo gonbidatuak:
Zanguango/Monstrenko; Horman Poster; Huts Teatroa; El Patio; Anakrusa; Bapatean Zirko; O My God; Eneko Balerdi; Izaskun Lapaza; Las Dos D; Gilkitxaro; Ze Onda; Kabia.
Egitaraua/Programa
Larunbata, ekainak 8
17.00 Antzerki ikasleen antzezlanak – Haurren emanaldiak. Errenteria Hiria Kulturgunea.
Osteguna, ekainak 13
18.00 eta 20:30 «A mano». Taldea: El patio. Mikelazulon. Sarrerak erreserbatzeko: 943517002.
22.30 «Zer duzu Amy». Taldea: Oh my god. De Cyne Reyna tabernan.
Ostirala, ekainak 14
18.00 Dantza kalean. Herriko enparantzan hasi, Eliza kalean jarraitu eta Dorrekuan amaitu.
Dantzariak:
-Slowww compañía de danza urbana, «Puzzle».
-Izaskun Lapaza, «Periodos».
-Eneko Balerdi, «Dantzan Banaka».
19.30 «Piezak»: Gilkitxaro, Kabia eta Saioa Royo. Mikelazulon.
Larunbata, ekainak 15
12.30 «Tenderete». Taldea: Bapateanzirko. Xenpelar plazan.
19.00 «Mikrouhinak». Taldea: Ze onda. Mikelazulon.
20.30 «In situ». Taldea: Anakrusa. Biteri txiki kalean.
22.30 «Entre lombrices». Taldea: Kolectivo Monstrenko/Zanguango. Herriko enparantzan.
00.00 Kontzertua: «Las Dos D» Txintxarri elkartearen kanpoaldean.
Igandea, ekainak 16
18.00 «Iragan perfektua». Taldea: Horman Poster. Errenteria Hiria Kulturgunea (entsegu gela).
19.30 «Publikoari gorroto». Taldea: Huts teatroa. Errenteria Hiria Kulturgunea (areto nagusia).