El Chivato

EHAZE organiza la quinta edición de Topa Eszenika en Usurbil, Añorga y Lasarte-Oria

La asociación EHAZE organiza la quinta edición de Topa Eszenika, un encuentro de creadores escenicos que trabajan en euskara y el público que tendrá lugar del 25 al 28 de septiembre en Usurbil y los día 4 y 5 de octubre en Añorga y Lasarte-Oria con una programación que incluye la puesta en escena de espectáculos tanto para público infatil como adulto y diversos talleres de formación (escritura dramática, danza contemporánea e interpretación).

 

5. topa eszenika irailaren 25etik 28ra eta urriak 4 eta 5ean ospatuko da Usurbilen, Añorgan eta Lasarte-Orian. Hiru herriak elkarren ondoan aurkitzen direnez, Añorgako K.K.E., Lasarte-Oriako Kukuka Antzerki eta Dantza Eskola eta Usurbilgo Antzerki Ekintzaren arteko elkarlanari hasiera emango zaio eta ikasturtean zehar antzerkiaren jarduera eta programaketa koordinatua eskaintzen ahaleginduko dira.

Aurtengo Topa Eszenikak bi ardatz izango ditu: arte eszenikoetan formakuntzara hurbilpena eta ikuskizunen ezagutza. Ardatz horren baitan, zaleen arteko elkar ezagutzarako abagunea, hots, Topo eta Topa!

Tailerretako emaileen aipamena oso adierazgarria da: Oier Guillanekin idazketa; Maider Oiartzabalekin dantza garaikidea; Miren Gaztañaga eta Ander Lipusekin antzezpen ariketa. Esperientzia handiko lau sortzaile ezagutu eta beraiekin aritzeko aukera paregabea izango da. EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin elkarlanean antolatutako lantegiak edo tailerrak Usurbilen burutuko dira Potxoenea Kultur Etxean, eta bakoitzak hiru orduko iraupena izango du. Izena emateko epea zabalik dago: topaeszenik@gmail.com

Antzoki, Kultur Etxe eta Gaztetxean eskainiko diren ikuskizunetan aukera anitza izango da: pieza laburrak (Aixaixa eta Aldatzen-Laguntzenen proposamenak Asvineneako 2013ko udaberriko lehiaketara euskaraz aurkeztu ziren bakarrak), talde berrien sorkuntzak (Katiuska Taldearen bigarren emanaldia), hamar urteetako ibilbidea duen Kukuka eskola ikasle gazte eta helduen erakustaldia, harrerako familien gaia landuko duen «Maddi eta Antton» (Zuondoan egitasmoa), baita sorkuntza eta esperimentaziorako bide diren proposamen gehiago

Guztiak sorkuntzak izango dira, eta estiloak anitzak. Proposamen amateur eta profesionalak, guztiak aski landuak eta kalitatezkoak. Esan, sei egunetan eszenatokitik hirurogeita hamar lagun ikusi ahal izango direla. Proposamen berri eta berritzaileetan aurpegi ezagunak eta berriak topa ahal izango dira. 5. Topa Eszenika Oier Guillanen lantegia eta Jon Plazaolaren bakarrizketarekin hasi eta Markinako Abarka Taldea eta Metrokoadrokaren «Poza» lanarekin amaituko da.

5. Topa Eszenikoaren egitaraua:

Irailak 25 – Usurbil

Idazketa Tailerra Oier Guillanekin.

Jon Plazaolaren Umorezko bakarrizketa.

Irailak 26 – Usurbil

Idazketa Tailerra Oier Guillanekin.

Balitzaen hioa ikuskizuna.

Irailak 27 Usurbil

Dantza Garaikidea Tailerra Maider Oartzabalekin.

Maddi eta Antton ikuskizuna (haurrentzako antzerkia)

Katiusken erreinua ikuskizuna Bonberena Antzerki Taldearen eskutik.

Irailak 28 Ursurbil

‘Mugimenduak hitz bihurtzen direnean, hitza arnas, arnas kolpe, kolpe gihar…’ tailerra Miren Gaztañagarekin

‘Aktoreen tresnak’ tailerra Ander Lipusekin.

Kukuka Dantzaz-Blai ikuskizuna

Miren Gaztañagaren Stereo ikuskizuna

Oh, My God taldearen Zer duzu, Amy? ikuskizuna

Uriak 4 Añorga

Biba zorrien izurritea ikuskizuna Abarka Antzerki Taldearen eskutik

Urriak 5 Lasarte-Oria

Metrokoadroka Kolektiboaren Poza: Zergatik dantzatzen dute Bosniarrek? ikuskizuna


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba