El Chivato

Confirman la necesidad de un centro de documentación del teatro vasco en las Jornadas de Documentación Xenpelar

Las Jornadas de Documentación Xenpelar que se han llevado a cabo los días 20 y 27 de noviembre –con diversos profesionales de bibliotecas y archivos la primera jornada y con ptofesionales del mundo de la escena la segunda– han hecho pública la necesidan las jornadas se ha perfilado este centro, que deberá ser una herramienta de trabajo para los profesionales de la escena, un lugar que refleje ofrezca la realidad teatral vasca con el objeto de impulsar la creación y la investigación.

 

Xenpelar Dokumentazio Jardunaldietan, euskal antzerkiaren dokumentazioa bildu eta ezagutaraziko lukeen zentro baten beharra agertu da. Biltegi hutsa baino, egungo antzerkiarentzat lanerako tresna izango litzatekeen zentro bat irudikatu da, bildutako dokumentazioa antzerki munduko eragile ezberdinen artean ezagutarazi, sorkuntza sustatzen lagundu eta ikerketa bultzatuko lukeena.

Azaroaren 20an liburutegi eta artxiboetako profesionalekin, eta azaroaren 27an antzerki munduko eragileekin egindako mahai-inguru bietan agertu zen euskal antzerkiaren dokumentazioak sakabanaketa handia duela eta dokumentazio galera ikaragarria eman dela eta ematen ari dela.

Egoera horri aurre egiteko euskal antzerkiaren dokumentazio zentro baten beharra agertu da, galera eteteko bilketa sistematizatuko lukeen eta dokumentazioaren sakabanaketa konpontzeko sareak eraikiko lituzkeen zentro baten beharra.

Biltegi hutsa baino, egungo antzerkiarentzat lanerako tresna izango litzatekeen zentro bat irudikatu da, bildutako dokumentazioa antzerki munduko eragile ezberdinen artean ezagutarazi, sorkuntza sustatzen lagundu eta ikerketa bultzatuko lukeena. Zentro horrek, besteak beste, lurraldetasunaren gaia gainditu eta euskal antzerki mota guztiek sortutako dokumentazioa bilduko luke, pastoralak, toberak eta bestelako eszena adierazpideak barne. Euskal antzerkia bere osotasunean ulertu ahal izateko behar diren dokumentu mota guztiak ere bilduko lituzke, eragile ezberdinen ibilbideak jasoz, eta bereziki, ikus-entzunezkoen tratamendua kontutan izango luke.

Dokumentazio alorreko profesionalen artean egindako mahai-inguruan zehar ondoko lan hauek lideratu beharra ere agertu zen: Euskal Herri osoan zehar liburutegi eta artxibo ezberdinetan katalogatuta dauden funtsen arteko sarea eraikitzea, informazio guztia eskainiko duen Internet atari bakarra eraikitzea, katalogazio irizpideak bateratzea eta dokumentazioaren bilketa eta digitalizazioa bultzatzea.

Jardunaldietan zehar agertutako iritzi eta ideien laburpena ondoko webgunean kontsultatu daiteke:

http://www.mintzola.com/xenpelar-dokumentazio-zentroa/xenpelar_dokumentazio_jardunaldiak/


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba