Convocatoria de las 38 Euskal Antzerki Topaketak de Azpeitia
La 38ª edición de las Euskal Antzerki Topaketak de Azpeitia se celebrará en el mes de noviembre. El plazo de presentación de proyectos teatrales (en euskera) estará abierto del 10 de marzo al 20 de abril.
Azpeitiko Udal Kultura Sailak martxoaren 10etik apirilaren 20era Antzerki Topaketetan aurkezteko proiektu berrien deialdia ireki du. Deialdi honetara aurkezteko Euskal Herriko taldea izatea eta antzezlana euskaraz izatea eskatzen dute. Aukeratzen diren antzezlanak 2020ko azaroan zehar taularatuko dira, Euskal Antzerki Topaketen barne, hain zuzen.
Aurkeztu behan den materiala:
1. Obraren aurkezpena.
2. Sinopsia, laburpena.
3. Fitxa tekniko eta artistikoa.
4. Material grafikoa.
Proiektuak modu elektronikoan aurkeztu behar dira. Hau da: Azpeitiko udaleko weborrian sartu eta online tramitatu behar dira. Ezin da dokumentazioa e-mailez bidali (orain arte egin den bezala).
Online egiteko jarraitu beharreko pausoak
Lehendabizi, tramite hau egin ahal izateko B@kQ edo sinatura elektronikoa eduki behar da. Hau jakinda, jarraitu beharreko pausoak:
– Azpeitiko weborrian sartu.
– Tramiteak.
– Tramiteak online, Ordezkaritza eta Egiaztagiri digitala: B@KQ.
– Erregistro orokorra.
– Online tramitazioa hasi.
– Giltza aukeratu.
Zalantzak argitzeko: 943 157 068 – kultura@azpeitia.eus