IV PREMIO DE TEATRO SERANTES
Autora: Aizpea Goenaga
Testu honetan aurkezten duen agurra errealitatea bezain samina da. Egunerokotasunaren usain mingotsa dario. Antzezlan hau ama hilzorian duten hiru anai-arreben inguruan osatutako drama da. Heriotzak, familia bildu eta banandu egiten du, aldiberean, eta bide horretan pertsonaien emozioak, ezagun egiten diren miseriak eta mesfidantzak, pil-pilean agertzen dira. «Agur betiko» antzezlan honek Santurtziko Udaleko Serantes Kultur Aretoak antolatutako Serantes IV Antzerki Saria jaso du, euskerazko atalean lortzen duen lehena izanik.