Autores: FTI-Antzerkiola Imaginarioa
8 Olivetti poetiko: Antzerkiola Imaginarioaren estreinako lana, 1998an sortua. 8 Olivetti poetiko era puruan landuta dago, eta ez aurretik egindako eta bukatutako gidoi baten barruan sortu, ideia batetik abiatuz baino: ruina osteko Bilboren estetika eta pertsonaia aorgikoak. 11 Aktorek eta 8 gidoilari eta musikarik batera egin zuten lan eta elkarren arteko fluxuan mamitu zen obra honen gaztelaniazko bertsioa 1999ko maiatzan. Euskarazko testua sortzerakoan, ez zuten bestearen itzulpen bat egin nahi izan baizik gidoilariek pertsonaiekin daukaten eguneroko konbibentzian oinarrituta traje berriak egin zizkieten, pertsonaia bakoitza hil eta berpiztu egin da euskaraz pentsatzen hasterakoan, 0 ekintzakiko basa-komedia osatuz.
Mundopolski, erreboltaren ziaboga: Poloniako komun batean, memoriaren zirrikituan gertatzen den drama. Erabat etsita eta desilusionatuta bizi den Mundopolski pailazo trotskista eta Mikak, haur iraultzaile alaiak, euren patuari aurre egiten diote umore eta itxaropenik-ezaren arteko dialektikan. Pertsonaiak: Bi emakume eta gizon bat.