VII PREMIO SERANTES DE TEATRO
Autor: Jokin Oregi
Prólogo: Harkaitz Cano
Woody Allenen eskolatik edaten du egileak Hectorren nortasun destolestuak eragiten dituen egoera kontraesankor eta umoretsuak sortzeko, baina litekeena da gutxien espero denean umorea garraztea, ezagun baita Woody Allenek dituen beste nien arteko bat gehiago dela Ingmar Bergman barnerakoi eta iluna. Oregik ezin hobeto egin duen bezala, esango nuke denok gonbidatu nahi genituzkeela maisu horiek guztiak nortasun anitzek osatzen duten gure garun barrunbeetako akelarre gordin, zoro, gozagarrira.