IX PREMIO DE TEATRO SERANTES
Autor: Pablo Barrio
Maitasun istorioa dakarkigu azken finean Pablok. Maitasun zintzo eta benetakoa, baina protagonistak inoiz ez adierazitakoa. Eta berau argitzeko armiarma bikotea izango du lagun, pertsonaia xelebre eta bitxiak, munduaren gaineko ikuspuntu ezberdina eskaintzen dutena. Txikiak tamainaz baina handiak izaeran. “Gu gara munduko ordenaren arduradun”, aldarrikatuko dute. Egileak intsektuari, bere baitan idatzitako kode konplexuei esker mugitzen den izakiari, eskaini dio arrazoiaren erabilera, eta batipat, gizakion jokaeren gaineko begirada ironiko, distiratsu eta umorez jantzitakoa. Haien esentziatik atera du, baita ere, antzezlanaren egituraketa, amaraunaren tankerakoa, hari mehe lotuekin eraikitako arkitektura biribilduan eternitatea harrapatuz.