PREMI BORN DE TEATRE 2009
Autor: Josep Maria Miró
Traducción: Iñaki Ziarrusta
Bere etxera eramango duen hegazkina hartzeko ordu gutxi gelditzen direla, Sara Tropikoko uharte baten hiriburuko kolonial estiliko etxe zahar baten atarian jesartzen da, bere enpresa horra bidali baitu lan egitera. Sara Turista profesionala da, hotelez hotel eta jantokiz jantoki dabilena Lehenengo Munduko Turismo enpresentzat eta aseguru-etxeentzat txostenak idazteko.Alboan maleta bi ditu:batean bere ekipajea dago, bestean etxe horretatik, antza abandonatuta, hartu dituen objektu pertsonal batzuk, uharte hartan argitu gabeko egoeran hil zen bere senarraren objektuak hain zuzen ere. Sara, bere senarrak egin zituen argazki batzuk ikusi eta gero, itsu paratu da bat-batean. Berarengana uharte Tropikal horretako emakume bat eta gizon bat hurbiltzen zaizkio zalantzazko asmo susmagarriekin.