Testua: Juan Mayorga
Itzulpena: Fito Rodriguez
Azken lerroko mutila antzezpenean elkartzen dira nire bi pasio, heziketa eta literatura. Eta Juan Mayorgarekin hitz egin dudanean ere bi gai horiek izan ditugu hizpide. Hezkuntza eta hizkuntza. Eta itzulpena. Eta politika… antzerkirako bere testuak, hark hala baitio, politikoak direlako. Etengabe idazten eta berridazten ari delako, bertsio ezberdinak berregokitu nahian «garai honek ekarri duen esperientzien galerari aurre egiteko» dioenez, publikoarekin batera bizitzaren balizko eredu eta egoera ezberdinak batzarretan birpentsatu ahal izateko. Literatura dramatikoak, batik bat, egiletza kolektiboa behar baitu. Teatroak erro politikoak baititu.