Convocatorias

Bases de NESKARTFEST, Festival de las artes escénicas para mujeres del País Vasco

Kuluxka Antzerkia lanza la convocatoria para participar en NESKARTFEST, Festival de las artes escénicas para mujeres del País Vasco que tendrá lugar los días 3 y 4 de julio en Orduña (Bizkaia).

 

OINARRIAK

1. HELBURUA: emakume artista eta sortzaileek kulturaren munduan egindako lana agerian jartzea da xedea.

Batez ere, ARTE ESZENIKOEN munduan, arlo horretan beharrezkoa zelako eta oraindik ere badelako bere horretan dirauen desberdintasunaren aurrean bultzada ematea. Genero-arrakala handia da.

Jaialdiak behar besteko aukera eskaintzea, gure emakumeen ahalmen sortzaile eskerga erakusten duten lanak estreinatzeko.
 
2. PARTAIDETZA: euren bizilekua Euskadin duten emakumeak. Antzerkiko konpainia eta talde amateur eta profesional guztiek parte hartu ahal izango dute, betiere, haien ikuskizuna atari zabalean edo eszenatokian egiten bada.

Ikuskizunaren pisua emakume batek eraman beharko duenez, ez da onartuko emakumeek egindako gidoirik edo zuzendaritzarik ez duen ikuskizunik.

Ikuskizunean, gizon artistek parte hartu ahal izango dute, betiere, protagonistak ez badira.

3. GENEROA ETA GAIA: arte eszenikoetako edozein genero edo estilo, inolako salbuespenik gabe.

Formatu librea.

Proposamen guztietatik, haurrentzako 4 aukeratuko dira euskaraz. Gainerakoetan, euskaraz izatea balioetsiko da, eta 2 gaztelaniaz izango dira.

Lanen gaia librea izango da, nahiz eta emakumeak eta Covida hizpide dituzten lanak hobetsiko diren.

Ikuskizunek behar duten ekipamendu teknikoa ekarri beharko dute, jaialdian argi eta soinu arloko teknikariaren laguntza baino ez dugulako eskainiko.
 
4. AURKEZTEKO EPEA: konpainiek maiatzaren 6tik 31ra arte aurkeztu beharko dute eskatutako materiala, eta posta elektronikoz bidali beharko dute neskartfest@urduna.com helbidera. Mezuko gaian, Neskatfest+ eta ikuskizunaren izena jarri beharko dute.

Urduñako Udalak haien sarrera-erregistroa baieztatuko du.

Epea amaitu eta astebetera, hautatutakoei jakinaraziko zaie parte hartuko dutela. 15 egunean jakinarazpenik jasotzen ez badute, hautatuak izan ez direla esan nahi du.

Jaialdia uztailaren 3an eta 4an egingo da: hilaren 3an, arratsaldean; eta, hilaren 4an, egun osoan.

Hautatutako konpainiaren batek parte hartzerik ez badu, ahalik eta lasterren jakinarazi beharko du ekainaren 24a baino lehen.
 
5. HAUTATZEKO IRIZPIDEAK: honako hauexek izango dira epaimahaikideak: presidentea, 2 bokal eta idazkaria. Alkatetzak izendatuko ditu. Epaimahaikideak arloko profesionalak izango dira, eta sinatutako aktan emango dute euren ebaluazioaren berri.

Hona hemen BALIOETSIKO DIREN ELEMENTUAK:

ORIGINALTASUNA

ANTZEZPENA

ESZENOGRAFIA EDO ESZENARATZEA

HISTORIA ETA EDUKIA

ERRITMOA

6. SARIAK: parte hartzen duten ikuskizun guztiek partaidetza-diploma jasoko dute.

Ez da eskudiruzko saririk emango, baina bai bertaratutako ikus-entzuleek emandako IKUSKIZUN ONENAREN garaikurra.

Konpainiei jaialdian parte hartzen duten egunetako dietak eta garraioa ordainduko zaizkie. Ahal dela, hobe da garraio publikoa erabiltzea. Tiketa aurkeztu ostean ordainduko zaie kontu-zenbakian.

Bidaia ibilgailu partikularrean eginez gero, garraioagatiko likidazioa aurkeztu beharko da, abiapuntutik Urduñara egindako kilometroen kopurua, joan- etorrikoa, kontuan hartuta. 0,22 € ordainduko dira kilometroko.

Dietei dagokienez, gastuen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dira.

7. OINARRIEN ONARPENA: jaialdira aurkeztuz gero, oinarriak onartu beharko dira.

8. DATUEN BABESA: jaialdian parte hartzeko eskabideak behar besteko ahalmena emango dio Urduñako Udalari, gardentasunari eta publikotasunari begira hautatutako konpainien datuen eta tratamenduaren berri emateko.
 
I. ERANSKINA. ARTISTEK IZENA EMATEKO FITXA

ARTISTAREN EDO KONPAINIAREN IZENA:

UDALERRIA:

HELBIDE OSOA:

IKUSKIZUNEKO PERTSONEN KOPURUA:

BAKOITZAREN IZEN-ABIZENAK:

BAKOITZAK IKUSKIZUNEAN DUEN EGINKIZUNA:

IKUSKIZUNAREN MODALITATE ARTISTIKOA:

IKUSKIZUNAREN IZENBURUA:

IRAUPENA:

EREMUKO PREMIAK:

PREMIA TEKNIKOAK:

MUNTATZEKO ETA DESMUNTATZEKO DENBORA:

HARREMANETARAKO TELEFONOA EDO E-POSTA:

Ikuskizunek EZIN izango dituzte matxismoa, arrazakeria, homofobia eta drogen edo alkoholaren erabilera sustatzen dituzten gaiak jorratu.

Galderarik izanez gero, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzue: neskartfest@urduna.com


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba