El Chivato

ADEL 2015

Artedrama organiza la décima edición de ADEL, Artedrama Euskal Laborategia / Topaketak que tendrán lugar del 6 al 11 de abril en Aulesti, Bizkaia. Ander Lipus, Maite Arrese, Natxo Montero, Belen Cruz, Iosu Florentino y Miren Alcala serán los encargados de impartir los diversos talleres de esta edición que cuenta también con una parte de exhibición en la que se podrá disfrutar con los espectáculos ‘Amodiozko ipuinak’ con Maite Arrese y Mau Artabe, ‘Amets Zirkoa salgai’ de Aldatzen Lagunak, ‘Amodiaren ziega’ de Lauka Teatroa, ‘Karakola eta barea’ de Ramon Agirre e Inazio Tolosa, ‘Hazparneko anderea’ de Iduzkilore Antzerki Taldea y ‘Arrastoak’ de Dejabu Panpin Laborategia.

 

Urtero, Artedrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskaraz lan egiten dugunontzako topagunea izaten da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen den gunea. Profesional zein ikasleei bideratuta egoten da, beti ere Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta gaudenon arteko eztabaidak eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin.

2006. urtean laborategi gisa jaiotako topagune honek, badu zer eskaintzerik, euskal arte eszenikoen esparruan, bai profesionalei eta baita aditu zein zaleei ere. Gure herrietan eta euskara mugarri, aspaldi lanean dabiltzan aktore, ikerlari eta sortzaileak izaten dira gurekin irakasle eta solaskide moduan, aurtengo irakasleak Ander Lipus, Maite Arrese, Natxo Montero, Belen Cruz, Iosu Florentino eta Miren Alcala izango dira.

Ikuskizunei dagokienez hauxe da aurtengo egitaraua:

‘Amodiozko ipuinak’: Maite Arrese eta Mau Artabe. Aulestiko Udal Aretoan apirilaren 6an.

Maitasunezko ipuinak: mota eta zapore guztietakoak, garai desberdinetakoak. Sakratuak eta sorginduak. Hangoak eta hemengoak. Entzunak eta entzun gabeak. Eta, musika. Aspaldikoa eta gaurkoa. Urrunekoa eta urrinekoa. Biolaren bidez bizia hartuko dutenak. Saio honetan ipuinak eta musikak bat egiten dute entzulearen baitan argitxo bat piztu asmoz.

‘Amets zirkoa salgai’: Aldatzen Laguntzen.

Aulestiko Udal Aretoan apirilaren 7an.

Xorroxin eta Azken pailazoek ‘Amets Zirkoa’ dute, baina erabaki gogor bat hartu beharra izan dute, zirkoa itxi eta saltzen jartzea, gaur izango delarik azken emanaldia. E.H. osotik zirkoa bizkar gainean eramanaz ibili ondoren E.H.ko hainbat artistekin batera, zirkoa istera doazen azken emanaldi honetan, beraiek egin beharko dituzte zirkoko esketx guztiak, artistak kalera bota behar izan dituztelako.

‘Amodioaren ziega’: Lauka Taldea.

Aulestiko Udal Aretoan apirilaren 8an.

Xabier Mendigurenen Amodioaren Ziegak gaurkotasunezko egoera bat kontatzen du, egoera sozio-politiko konkretu bat. Kartzela bateko «bis a bis» bat hain zuzen. Bikote bat da protagonista (Aitor eta Miren). Bata presoa eta bestea bisitan doakion bikotekidea. Egoeran harrapatuta, ihes egin ezinik, aske izateko eta bizirik sentitzeko eskubideagatik borrokatzen dute. Bien arteko hari hauskorrenak zein indartsuenak begi bistan utziz. Idazleak kartzela bateko ziega batean kokatzen ditu pertsonaiak etorkizun zehatzik gabeko amodio istorio hunkigarria azaleratuz.

‘Karakola eta barea’: Ramon Agirre eta Inazio Tolosa.

Aulestiko Udal Aretoan apirilaren 9an.

Ez Dok Amairuren argazki ofi zialean ez dira azaltzen. Despertadoreak ez zuen jo goiz hartan. Baina Ray eta Nik showman paregabeek bere lekua merezi dute Euskal Kantagintzaren Olinpoan. Eta leku hori berreskuratzera etorri dira, euren memoriak jasotzen dituen Urrutiko Intxaurrak best-sellerra besapean hartuta.

‘Hazparneko anderea’: Iduzkilore Antzerki Taldea.

Aulestiko Frontoian apirilaren 10ean.

Ekintza Hazparnen, XX. mende hastapenean, «Indiano Etxeko» Geaxine eta Panpili, Ameriketan dirua eginik Hazparneko herrira itzuli dira, Mayi alabarekin eta Mikolasa etxeko neskatoarekin. Mayik Beñat Ezpeletako mediku gaztea maite du, baina Geaxinek markesa batekin ezkont arazi nahi du eta ber denboran bera markesa bilakatzeko ahaleginak eginen ditu… Komedia hau nola bukatuko ote da? Ikus eta entzun, laster jakinen duzue…

‘Arrastoak’: Dejabu Panpin Laborategia.

Aulestiko Frontoian apirilaren 11an.

Lurrek ez du sekula bere amari buruz galderarik egin. Arrastorik utzi gabe egin zuen alde etxetik bera txikia zenean. Ordutik bakarrik egin behar izan dio bizitzari aurre, etxean harrapatuta bizi den aitarekin, erantzunak bilatzeko astirik gabe. Orain amaren gorpua hilda agertu da ordea, eta galderak hasi dira berriz bor-borrean. Memoriaren zulo ezkutuenetan uste zituen sentimendu eta munstroei egin beharko die aurre.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba