El Chivato

ADEL, Artedrama Euskal Laborategia Aulestin burutuko da datorren astean

Euskal Herriko Arte Eszenikoen inguruan lan egiten dutenen arteko eztabaida eta elkartrukea sustatzeko helburua duen Arte- Drama Euskal Laborategiaren edizio berri bat ospatuko da apirilaren 12tik 18ra bitartean Bizkaiko Lea Artibai eskualdean kokatutako dagoen Aulestin.
Gaur goizean, Bilboko Yorick liburudendan burututako prentsaurrekoan Artedramako kide diren Ander Lipus eta Miren Gaztañagak auterngo edizioaren xehetasunak aurkeztu dituzte. Artedrama Arte Eszenikoen Plataformak antolatzen duen ekimen hau Arte Eszenikoen inguruan euskeraz lan egiten dutenen topagunea da, urtero euskal aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleetzako gunea.

“Orain dela zenbait urte laborategi gisa jaiotako topagune honek badu oraindik zer hobetzerik” azaltzen dute Artedramako kideek, “aurreko edizioetan bezala, gure aurrekontu mugatuek ez digu uzten guk nahiko genituzkeen esperimentazio saio, erakusleiho zein artxibazio zentruak sortzen, hala ere, oztopoak oztopo, ADELek badu zer eskeintzerik, lan apal baina sakon bati esker, euskal arte eszenikoen esparruan” gaineratzen dute.

Formakuntza proposamenak

Guzti honetatik abiatuta aurtengo edizio honetako ikastaroak ondorengo profesionalek eskainiko dituzte: Ander Lipus Antzerkiola Imaginarioa taldeko sortzaile, aktore eta zuzendaria, an tzerki antropologian eta Mendebaldeko tradiziozko antzerkian adituak bere lan esperientzian oinarritutako tailerra zuzenduko du; Ximun Fuchsek, Le Petit Theatre de Pain taldearen sortzaileak, “Maska, bufoia eta hitza” izeneko ikastaroan Iparraldeko idazle ba-tzuen bitartez euskal antzerki herrikoia zeharka-tzeko proposamena eskainiko du. Londreseko International Corporeal Mime Schoolen ikasketak egin eta zenbait konpainia eta proiektu ezberdinetan jardun duen Igor de la Cuadra aktoreak berriz antzezlearen gorputza eta akzio dramatikoa oinarri duen kurtsoa proposatzen du eta Antzerkiola Imaginarioko sortzaile eta kidea den Miren Gaztanaga aktorearen kurtsoak gorputza abiapuntu hartu eta hainbat ibilbide eta presentzia ‘esploratzea’ izango du helburu bakoitzaren espresiobide eta ideiek duten balioa eman eta haietaz baliatuz.

Dejabu panpin laborategiko kideek txotxongiloak eta aktoreak uztartzen dituen lengoaia baten bila dihardute batez ere mugimenduan eta gorputz eta ob31 jektuen gaitasun poetikoan oinarrituz eta hau da hain zuzen ere antolatu duten ikastaroaren muina. Baina musikak ere izango du bere tartea aurtengo ADELen, Xabi Strubell eta Xabi Erkizia musikarien eskutik. Lehenak, musikan-inprobisazioa oinarri duen ikastaroa aurkeztuko du Erkiziak berriz musika instalazioak izango ditu abiapuntu.

Ikuskizunen txanda

Profesionalek eskeiniko dituzten ikastaroez gain Aulestiko herriak eta baita bertaratutako ikuslegoak ere zenbait ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute Aulesti Arte Astea izeneko ekimenaren baitan, 15 eta 18a bitartean. Horietariko bi, Le Petit Theatre de Painek Udal Aretoan taularatuko ditu. Lehena, Tartean, Fafiole Palassiok zuzenduta, Michel Azamaren ʻLe Sasʼ lanaren mol daketa da, idazle frantziarrak hamabi emakume presorekin elkarrizketatu ondoren sortutako testua alegia. Bigarrenak, Dario Foren hiru bakarkako oinarri dituen Juglarea puta eta eroa, Donostia Antzerkia Saria irabazi berri duen lanak umore satirikoa, antzerki herrikoia, bat bateko harremana eta bufoiaren izaera ditu abiapuntu.

17an, TxanoBarraGorro egitasmo berriaren aurkezpena izango da. Ander Lipus eta Azeri Taldeak Gualdilandian Estatuko gertakari bat jarriko dute Udal Aretoaren oholtza gainean. Bertako Orotariko Auzitegian lau zuruteko epaitzen ari dira koloretsuegiak izatea leporatuta, beraietako batek txano beltza darama eta Liburu Nagusiaren arabera inor ezin da beltzez jantzi… auzipetuek euren txanoak beltzak ez direla defendatzen duten arren epaileek Gualdilandian “gualda” ez den beste guztia beltza dela inposatzen duen bitartean.

Ander Lipusek zuzenduta, Haize Berriren Ibañeta antzerki herrikoiarekin emango zaie amaiera aipatutako ikuskizunei. Aulestiko Frontoian ikusgai izango den lanak Piarres Lartzabalen testua hartzen du abiapuntu eta nafarrek 778an Karlomagnoren armadaren kontra burututako pasarte historikoa dakar gogora ikuskizunak, egoera politikoaren hausnarketarako tresna gisa azalduz.

Horiekin batera, Maixa, Ines eta Maite trikitilarien agerpena, Etxahun Lekue eta Fredi Paia bertsolarien “Hudaltzainak” saio berezia, Eñaut Gantxegiren “Court-Warriors” laburmetraia eta Iraia Elias eta Ainhoa Alberdiren “Eta karmele?” antzezlana izango dira ikusgai.


Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba