Amamaren memoria ikuskizuna estreinatuko dute Pok eta Chimères-ek
Elkarlanean sortutako ‘Kaukasiar kreazko borobila’ ikuskizun arrakastatsua 2003an estreinatu eta iaz Donostia Saria eskuratu ondoren, antzezlan berri batekin datoz Théâtre des Chimères eta Pok Produkzioak, oraingoan Biarritzeko konpainiak iaz aurkeztutako ‘Mami Mémoire’ren euskaraz eta gaztelaniazko egokitzapenak eskainiko baitituzte. Amamaren me moria (edo Abuela-Memoria gaztelaniazko ber tsioan) izenburua izango duen an tzezlana gauzatzeko, aldez aurretik konpainia biek izandako esperientzia aberasgarriaz baliatzeaz gain, Donostian lortutako sariak dakarren baldintza, hau da, hurrengo urtean lan berri bat estreinatzea, betetzen dute. Hervé Jaouen idazleak sortutako ‘Mami Mémoire’ eleberria Estatu frantziarreko institutu guztietan irakurri zen eta obra horren bidez, modu aktibo batean, gizartean hazten doan arazo bat ulertzen lagundu zuen: isiltasunaren gaitza eta memoria ezarena; Alzheimerren gaixotasuna alegia. Hainbat sari jaso zituen jatorrizko testua Jean-Marie Brouca retek egokitu eta zuzendu zuen eta, orain ere, Chimères konpainiako kidea izango da ikuskizuna zuzentzen, itzulpenak berriz Jose Luis Aranguren ‘Txiliku’ eta Beatriz Zabalondok egindakoak direla. Kasu honetan, talde artistikoa guztiz berria da eta lantalde teknikoa bi konpainietako zein kanpoko profesionalekin osatu dute.